Kolibrien antzera
Uruguaiko kostaldea bitan zatituko nuke nik, lehen zatia Punta Del Esteraino doana eta bigarrena, Brasileraino luzatzen den beste puska. Amerikako hego konoan Punta Del Estek Monaco, Montecarlo eta Marbellako logika bera du: luxuzko etxeak, kotxeak, itsasontziak eta etiketadun parranda giroa. Modaren hiri famatutik urrundu hala hondartzek hare zuria galtzen dute eta bohemio eta surflariak bilakatzen dira protagonista. Hippy usaina darien herrietako bizitza estiloa lasaia eta atsegina da. Hori...
Read MoreMau mauren istorioa
San Carlos eta Rocha batzen dituen errepidean noala motor bat nire albotik pasa eta bozina sei, zazpi edo zortzi aldiz jo du. Motoristen jarrera horrek asko haserretzen nau. Ez dakit zergaitik baina tipo horiek motorrean joatea txirrindan joatea bezala dela pentsatzen dute eta nire ondotik pasatzen direnean pozez lehertzen direla dirudi. A ze aurpegia duten! Gaurkoan bozina jo eta jo ibili den motoristak atzean utzi nauenean hirurehun metrora motorra itzali eta nire ondoan geratu da. Hurbildu...
Read MoreEuskaldunak Uruguain
Irigoyen sendiak begikotasunez hartu nau beti, eta, batez ere, Carolinak, alaba txikiak. Bidai honen hasieran beso zabalekin egin zidaten harrera Montevideon. Hori gutxi ez balitz Punta del Esten ere itxaron naute pedalei etenaldi bat emateko. Horrela gainera, Hego Ameriketako inguru honetan oso modan dagoen hiria berrezagutzeko aukera izan dut. Itsasotik metro eskas batzuetara, Rocotecos izeneko etxearen atzealdean ibili gara solasean Alberto Irigoyen Artetxe eta ni. Alberto estantzia...
Read MoreUruguaiko kostaldea bizikletan
Atlantikoko itsas bazterrean ipini dut kanpalekua olatuen zurrumurrua entzun ahal izateko. Gaua da orain beraz koadernoan idazten ahoan sartua dudan linternak laguntzen nau. Bidaiari hasiera emateko modu egokiena bigarren eskuko bizikleta bat erostea zela bururatu zitzaidan Montevideon. Txirrinda autobusa baino motelagoa denez inguruko paisaia poliki poliki nola aldatzen den ikusi dezaket. Gainera, pedalei eragiten diedanean bidaiarenganako grina handitzen zaidala somatu dezaket. Brasileraino...
Read MoreBuenos Airesi agurra
Beka eta bulego gris batek Buenos Airesen harrapatuta eduki ninduten urtebetez. Gogoan dut argentinarren megapolisak lehendabiziko egunetan sorrarazi zizkidan sentipenak ez zirela batere erosoak izan: poluzioa, sargoria, zarata eta kale monotono amaigabeak. Gaur ordea, alde egin behar dudan unean, nire begien aurrean zirimiriak harrapatutako hiriburuaren irudia oso bestelakoa da. Askotan ikaratu ninduen hiri erraldoi horri orain nostalgiaz erreparatzen diot. Horretaz jabetu naiz lagun zahar eta...
Read More
Iruzkin berriak