Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Uruguaiko kostaldea bizikletan
Ots17 5

Uruguaiko kostaldea bizikletan

Atalak: Egunerokoa, Uruguai

Hondartza bakartia

Hondartza bakartia

Atlantikoko itsas bazterrean ipini dut kanpalekua olatuen zurrumurrua entzun ahal izateko. Gaua da orain beraz koadernoan idazten ahoan sartua dudan linternak laguntzen nau. Bidaiari hasiera emateko modu egokiena bigarren eskuko bizikleta bat erostea zela bururatu zitzaidan Montevideon. Txirrinda autobusa baino motelagoa denez inguruko paisaia poliki poliki nola aldatzen den ikusi dezaket. Gainera, pedalei eragiten diedanean bidaiarenganako grina handitzen zaidala somatu dezaket. Brasileraino iritsi nahi dut bi gurpilen gainean bizikletak bizirautea lortzen baldin badu behintzat.

Orain arteko kilometroak gogorrak eta ederrak izan dira. Gogorrak aspaldian txirrindan ibili gabea nagoelako eta itsas-haizeak nire erritmo motela asko mantsotzen duelako. Ederra berriz, ikusgarriak benetan hare zuriko hondartzak dira. Oro har kostalde bakartia, galdutako mundu batetik ateratakoa dirudi. Pentsatzeko astia ematen dute olatuek eta haize ufadek. Egoera horretan, itsasoaren aurrean bakarrik hartu behar nau loak.

5 Iruzkin

  1. InigHandi | 2011-02-18 at 8:11

    Namaste Iker,hemendik aurrera pausoz pauso (edo pedaladaz pedalada)jarraituko det nundik nora zabiltzan munduaren beste puntan eta garrantzitsuena, zure esperientziak zein diren. Ondo izan

    Reply
  2. xaby | 2011-02-18 at 11:58

    Cluj Napocatik bizikletan abiatu zinaneko argazkiak ikusten egon naiz eta hori piurak, kar kar kar.
    Benetan “la ostia” zea, gogoratzen naiz nola egon nintzan azaltzen 3000 kilometroko bidai bat hasi aurretik gurpilak nola aldatzen zian. Animo zure bidai-abenturakin ta zure bloga jarraituko det enbidiaz.
    Muxu bat Metzetio

    Reply
  3. Iker | 2011-02-20 at 20:13

    Zuek bai artistak! Zerk du EHak gu denak urrun bidaltzen gaituela?

    Reply
  4. kitotik | 2011-02-21 at 1:18

    ikertzio! argazkiko hori “naufragu” zeu za???? jejej Inoix ez dot dudaik euki baine artisti za, artista famau daneako. ejjej zure hitzak jarraitzeko asmo handixe akat! eta hor bidin lekutxo bat eukitxeko bebai!!! jeje pedaleaten jutine, aukera bikaina hi. bixitxiai denpori bere horreta bueltarazteko; ikusitakoak ikusteko, ikututakoak sentitzeko, entzundakoak entzuteko, dastaturikoak dastatzeko, usaindutakoak usaintzeko.
    lasterrarte!

    Reply
  5. Iker | 2011-02-22 at 21:25

    GORA NAROA!!!

    Eta zure bloga noizko? Partekatu zure esperientziak 😛
    Laster bidean ikusiko dugu elkar!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA