Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Uyuniko gesaltza
Atalak: Bolivia, Egunerokoa
Ama eta alaba argazki sesioan.
3.653 metrotara dago munduko gesaltza handiena. Udaran euri jasek gesaltza ur azpian harrapatzen dute aste batzuez. Halaxe topatu dugu guk gesaltza 10 zentimetro ur azpian. Dirudienez urtaro hau gatza bizibide dutenentzat garrantzi handikoa da. Urak lurrean gogortua dagoen gatza ateratzen du azalera. Bat-bateko lakua lurruntzen denean langileak sortzen diren gatza mordoak bil ditzakete eta fabrika zaharkituetara eraman.
Gatza biltzen lan egiten duten familientzako tamalez lan gogor horretatik ateratzen duten saria oso txika da. Kilogramo bakoitzeko euroko zentimo gutxi batzuk baino ez dira ateratzen duten etekina.
Guk ogibide horren gainean murgildu gara hanka-hutsik, eguzki izpiek itsututako unibertso zuri eta urdina marrazten zuten bitartean. Eguzki izpi horiek pertsonaren bat edo beste ere itsutzea lortu dute. Horien artean zeuden ama eta alaba ingeles batzuei atera diegu argazkia. Ama euforiaz gainezka lauzpabost urteko alaba gaixoari irrika biziaz argazkiak ateratzen zebilen. Neskatxa ilehoridunak ama eromenean zegoela it’s enough! (nahikoa da!) errepikatzen zion. Amak alabari ordea kasurik ez, itsututa egoteaz gain gorra ere bazegoelako antza.