Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Deabrua gutarra da
Atalak: Bolivia, Egunerokoa
"El tio" deabruaren panpina meatze barruan.
Potosi Cerro Rico mendira doan aldapa polit luze bat baino ez da. Hiria meatzari estuki lotua dago. Aberastasun iturri espainiar erresumarentzat meatzeak milaka eta milaka pertsonen biziak irentsi zituen eta irensten jarraitu nahi duela dirudi. Paradoxikoki gaur egun biziraupen iturri izaten jarraitzen du Potosiko lagun askorentzat. Ezin daiteke esan 500 urte geroago herriak meatzari bizkarra ematen dionik.
Turistak gure partetik badirudi ez ditugula mugak. Meatze barrura bisita arriskutsua izateaz gain psikologikoki lur jota uzten du bisitaria, langileak euro gutxi batzuen truke osasuna nola birrintzen duten ikustea gogorra eta agian zinikoa ere bada.
Jainkoa zeruan bizi bada deabrua derrigor meatze barruan bizi beharko dela diote meatzariek, horregatik gurtzen dute “El tio” deitzen duten deabrua. Bere ohorera alkohol trinkoa edaten dute barruko zauriak sendatzeko. Guk ere edan eta dastatu dugu alkohol trinko hori, barruko zauriak sendatzeko ez baizik eta buruko gaizki egona kentzeko.