Motor gainean Ameriketatik
2007. urtean Leonardo Da Vinci programarekin Transilvaniako hiriburuan, Cluj-Napocan (Errumania), PATRIR izeneko bake eta gatazka institutuan egin nituen unibertsitate ondoko praktikak. Ahaztuko ez dudan esperientzia izan zen hura, horregatik Cluj beti izango dut gogoan. Cuscoko ostatuan Cluj berriz ere gogora ekarri didan Mihai ezagutu dut. Mihai izatez Cluj-Napocakoa den arren azken urteetan Kolonia, Sevilla eta Madril aldean egon da bizitzen. Duela ia urtebete lana amaitu eta New Yorketik...
Read MoreMisti sumendia (5.822 metro) ez profesionalentzat
Zazpi urte baino ez nituen nire ama, aita eta anaiarekin Adarra mendi puntaraino (811 metro) lehen aldiz igo nintzenean. Balentria osoa izan zen hura, igoera Urnietako tren geltokitik hasi baikenuen. Hogei urte geroagoa mendizalea izan gabe Arequipa parranda zaleen hiriaren ikurra igotzen saiatuko gara Klaus (bidean egin dudan Rio Grande do Sulgo laguna) eta ni. Motxilan zer eraman: – Kilogramo bateko kanpin denda bat. Geruza bikoitzekoa bada hobe, hotzari aurre egiteko. – Lotarako...
Read MoreUroen parke tematikoa
Lurrean hanka jarri bezain pronto Perun turista gehiegi dagoela igartzea ez da betiere atsegina. Herrialde andetarra ezagutu ala turisten presentziak Peru eraldatu duenaren sentsazioa antzeman daiteke. Askorentzat turistak aberastasun iturri dira eta beste hainbesterentzako berriz biziraupen tresna. Agian horregatik turistak maizegi lepoan saltzaileen hatsa sentitzen dugu. Turismoak transformatu duen leku horietariko bat dira uroen irlak. Titikako lakuan totora ihiez egindako irla artifizialak...
Read MoreTiti’kaka irla
La Paz kutsatu eta zaratatsutik ez urrun Titikaka lakua dago, munduan altuera handienan kokatua dagoen ur gozoko lakua. Kostaldetik gertu aimarek Titi’kaka bezala ezagutzen duten Eguzkiaren irla aurkitzen da. Litekeena da irlaren izena Titi (puma) eta Kala (harkaitz) izenen bat-egitetik etortzea. Horrezgain bada lakuaren itxura satelitetik pumarena dela esaten duenik. Irla inken aztarnez betea dago eta haien ondorengoen komunitate ketxua eta aimarak bizi dira. Garai batean nekazaritzatik...
Read MoreAimara Herria
Aimarak Boliviako herri indigena nagusietako bat dira. Evo Morales aimaratzat aldarrikatu zuen bere burua presidentzia bereganatu zuenean 2006ean. Egia esan Evo Moralesek ez du aimara hitz egiten eta askorentzat bere burua aimaratzat aurkeztu izana marketin politikoari zor zaio. Estrategia politikoa ala jatorri indigenen aldarrikapena, Evo Moralesek aimara herriarentzat garrantzi historiko handiko Tiwanaku aztarnategiko Akapanako piramidean zin egin zuen presidente kargua. Ordura arteko...
Read More“La Pazek ezarritako ordenari eta modernitateari ihes egiten dio”
Leioako Nazioarteko Ikasketen masterrean ezagutu genuen elkar Diegok, Minervak eta nik. Diego Kolonbia atzean utzita etorri zen Euskal Herrira. Ordutik ia lau urte egin ditu Bilbon iazko urte amaieran La Pazera lanera alde egin zuen arte. Bera La Pazen ibiliko zela aitzakia hartuta nire bidaia asmoek bultzada ederra jaso zuten. Honela Diego, Minerva eta nik elkar ikusi genuen azken bi aldiak Buenos Aires eta Hernanin izan ziren. Hirugarrena La Pazen izan da. Buenos Aires-Hernani-La Paz, konexio...
Read MoreIskanbila La Pazen
La Pazeko zerua suziriek estalita dute azken aldian. Egun osoan zehar behin eta berriro entzuten dira leherketak. Evo Moralesen gobernuari zuzendutako protesta doinuak dira horiek. Lan sektore guztietatik iristen zaizkio kexak gobernuari. Txarrerako ala onerako Evo Moralesen gobernuak bigarren legealdiari ezegonkortasunez eman dio hasiera. Arazo horiek gobernuak hartutako erabaki batzuetan dute iturria, esaterako atzera bota behar izan zuen gasolina prezioaren igoera. Atmosfera hori antzematen...
Read MoreCochabambara goaz lagun!
Ordu bat eta erdi lehenago iritsi da Cochabambara ekarri nauen autobusa. Sorpresa galanta hartu dut. Goizko 5ak eta ilun oraindik. Hala ere saltzaileak dagoeneko gauari bizia ematen dabiltza gosari beroak eta egunkariak jendeari eskaintzen. Argitzen hasi bezain pronto noraezean ibili naiz kaleetatik eta bakarra ez naizela jakiteak lasaitu nau. Mantal zuria jantzita eskolara doazen gazteen artean bidaiari iritsi berriak aurpegia iturrian garbitzen ikusi ditut. Goizeko 8ak ematear zirenean...
Read MoreHaur langileak Sucren
Estilo kolonialeko eraikin ederrez dago betea Sucre. Nire arbaso andaluziarren herriak ekartzen dizkit gogora. UNESCO ondarea izendatua, Boliviako hiriburu konstituzionalean bidaian euskaldunekin topo egin dudan lehen aldia izan da. Kilometro askotxo neramatzan euskaldunekin gurutzatu gabe. Kasu honetan Donostian irakasle-eskolan dabiltzan hiru neskarekin ibili naiz berriketan. Euskal Herrian ikasi baina Sucrera praktikak egitera etorritakoak dira. Esperientzia aparta izaten ari direla iruditu...
Read More
Iruzkin berriak