Titi’kaka irla
La Paz kutsatu eta zaratatsutik ez urrun Titikaka lakua dago, munduan altuera handienan kokatua dagoen ur gozoko lakua. Kostaldetik gertu aimarek Titi’kaka bezala ezagutzen duten Eguzkiaren irla aurkitzen da. Litekeena da irlaren izena Titi (puma) eta Kala (harkaitz) izenen bat-egitetik etortzea. Horrezgain bada lakuaren itxura satelitetik pumarena dela esaten duenik.
Irla inken aztarnez betea dago eta haien ondorengoen komunitate ketxua eta aimarak bizi dira. Garai batean nekazaritzatik bizirauten zuten, orain ordea turistak diru iturri nagusia direla ikus daiteke. Nolanahi ere, irlak oraindik ez du galdu herri lasaien giroa. Irlako zirrikitu galduetan daude herriak sakabanatuta. Bakarrik han-hemenka aldapak igo eta jaitsiz herri horiek deskubritzea aparteko esperientzia da.
Mendietatik Titikakaren urak garden eta lerdena dirudi, horregatik ur hotz eta berdeetan egin dut salto inkontzienteki. Ordainean algak gorputz guztian itsatsi zaizkit eta hotzikarak ia akabatu nau. Hala ere, eguzkia atera bezain pronto sentsazioa sekulakoa izan da. Odol-zirkulazioak mendian gora egiteko indarra eman dit. Nire bidai lagunak aho zabalik utzi ditut segundu gutxitan.
Ze polita argazkia Iker!!!
Bai, ondo gelditu da ezta?