Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Uroen parke tematikoa
Atalak: Egunerokoa, Peru
Uroen etxe tradizionalak.
Lurrean hanka jarri bezain pronto Perun turista gehiegi dagoela igartzea ez da betiere atsegina. Herrialde andetarra ezagutu ala turisten presentziak Peru eraldatu duenaren sentsazioa antzeman daiteke. Askorentzat turistak aberastasun iturri dira eta beste hainbesterentzako berriz biziraupen tresna. Agian horregatik turistak maizegi lepoan saltzaileen hatsa sentitzen dugu.
Turismoak transformatu duen leku horietariko bat dira uroen irlak. Titikako lakuan totora ihiez egindako irla artifizialak dira uroenak. Uroak inketatik ihesi sortu zituzten irlak ehunka urteko prozesuaren emaitza dira. Garai batean mistikoa eta erromantikoa izan zitekeena, gaur egun Port Aventura bezalako parke tematikoen itxura du. Munduan beste inon horrelakorik ez dagoela eta beraz turistikoegia izatea ordaindu beharreko saria dela diote askok. Berriz ere horrelako argudioak lotsagarriak iruditu zaizkit.
Emakume uroak turisten esperoan. Atzealdean Puno hiria.
Bi orduz ibili gara irletako oroigarri dendak esploratzen eta zirkua deserosoegia izan da. Historiak gehiegitan zinismoz jokatzen du. Uroak inken inperioari ihes egitea lortu zuten, turismoaren izurriteari ihes egitea ez dute lortu ordea. Atsekabetuak egin dugu alde.