Mugaz muga militarrak
“Kolonbia ez da lehen bezain arriskutsua, gaur egun bertatik bidaiatzea segurua da”. Hori da behin eta berriz jendeak errepikatzen duena. Badirudi esaldi hori zenbat eta gehiago errepikatu Kolonbiak urteetan bizitako gatazka armatua gainditutzat eman nahi dutela.
Pasaportean zigilua estanpatu eta Kolonbian egin ditudan lehen metroetan “indar armatuak Ipiales babesten dute” afixarekin egin dut topo. Poliziak eta militarrak, hemen denek soinean metraileta daramate. Identifikazioa edonon eta edonola eska dezakete, halaber autobusean egiten diren bidaietan ekipajearen kontrola denbora pasa normala da.
Hainbeste “segurtasun” artean ondoezik sentitu naiz. Tira, pentsatu dut, bidaiatzeak ez du derrigor leku atseginak edo politak bisitatu behar direnik esanahi. Leku horietariko batera iritsi naizela sentitu dut turismoari bizkarra ematen dion Santiago de Calira iritsi naizenean.
Cali mutur batetik bestera hiria zeharkatzen duten errepide zuzenez dago betea. Lasterbide horien alboetatik burrunba berezi bat irteten da. Deabrua uxatu nahi duten salsa doinuak dira horiek. Izan ere, hiri gaineko mendian dauden hiru gurutze zuri eta handiek bere azpian deabrua ezkutatzen omen dute. Benetako deabruak ordea, narkotrafikatzaileak izan ziren eta dira, urteetan Caliko biztanleria gogor jipoitu zutenak. Oraindik ere, hiriaren zentroan mamuen antzera zanbuluka dabiltza drogekin arazoak dituzten pertsonak. Ziur nago ordea pertsona gaixo horien egoera makalaren erantzule bakarra ez dela narkotrafikoa eta zerikusi handia duela Kolonbiako sistema ekonomiko-sozial zatitzaileak.
Sistema ekonomiko-sozial zatitzaile hori nahiko ahaztua duen eskualdeetako bat da Chocó, Calitik eta Cauca eskualdetik ez oso urrun. Hango afro-kolonbiarren abesti doinuek argi uzten dute bizi duten egoera. Momentuz batez salsa albo batean utzi eta neska gazte beltz harro bati entzun diogu bera nondik datorren kantatzen:
Ze inbidia Iker! Ongi ibili!!!
Iñaki asmoa ez da inbidia ematea, eh!
Um hori jada esanda nuela uste dut!
Milesker, eta aprobetxatu handik udararen
lehen zantzuak 🙂