Filipinetatik
Hasiera » Kolonbia » Hormiduriak: kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko arte tresnak
Eka02 1

Hormiduriak: kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko arte tresnak

Atalak: Kolonbia, Lagunak



Egua berak margotutako hormirudiaren ondoan. "Lore guztiak moztu ditzakete baina ez dute inoiz udaberria geldituko" da muralak dioena.

Egua berak margotutako hormirudiaren ondoan. "Lore guztiak moztu ditzakete baina ez dute inoiz udaberria geldituko" irakur daiteke muralan.

Zer da La Voragine kolektiboa?

Emakumeek osatzen dugun arte urbano taldea da. La Voragine kolektiboan hormirudiak edo muralak margotzen ditugu gure kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko. Hau ez da arte urbano soila, ezin baikara Estatuaren bidegabetasun eta biolentziaren aurrean isilik geratu.

“Egua” izenaz ezagutzen zaituzte kolektiboaren barruan. Nondik dator izen hori?

“Egua” portugesez behorra esanahi du. Niretzat zaldiek konnotazio berezia dute, nahiz eta etxekotutako animaliak izan, zaldiak basatiak eta libreak izaten jarraitzen dute mendian bakarrik daudenean. Hortaz niretzat zaldiak duintasunaren ikurretako bat dira.

Zer margotzen duzue hormirudietan?

Gure egunerokoan bizi duguna margotzen dugu: mina, gorrotoa, haserrea baina baita ere itxaropenak eta ametsak. Muralen bitartez, hausnarketa arrazionaletatik baino haratago doazen ideiak eta sentimenduak adierazi nahi ditugu.

Zein izan zen hormirudien espresioan aitzindaria?

Ideia Mexikoko iraultzan jaio zen eta Latinoamerika osoan zabaldu zen. Mexikoko iraultza prozesuaren gogoeta egitea bilatzen zuten hormirudiak marrazten hasi zirenak.

Zergatik osatzen duzue kolektiboa emakumeek bakarrik?

Hasiera batean kasualitate hutsa baino ez zen izan, baina lanean hasi ginenean emakumeen aldarrikapenei lehentasuna ematea egokia izan zitekeela pentsatu genuen. Emakumeek egoera biolento ezberdin asko bizi ditugu egunerokoan, injustizia hori gainditzeko itxaropenak espresio eta borroka mota honetara eraman gintuen.

Nola sortu zenuten La Voragine?

Resistencia Visualeko kide batzuek sortu genuen La Voragine. Kolektibo berriarekin, aurrekoan bezala, injustizia sozialen aurka borrokatu eta memoria kolektiboa berreskuratu nahi genuen. Azken batean, hemen Kolonbian, Estatuak bultzatzen duen amnesia kolektiboari, gazteek, sormenez beteriko erantzun bat eman nahi genion.

Cauca eskualdeko indigenak 1914ean egindako matxinada gogora ekartzen duen hormirudia.

Cauca eskualdeko indigenak 1914ean egindako matxinada gogora ekartzen duen hormirudia.

Zein da Kolonbiak bizi duen egoera gaur egun?

Estatua ustelkeri kasuez betea dago. Horrez gain eguneroko bizitzan Estatuak bortxa erabiltzen du: biztanlerian masakreak eginez, pentsamendu kritikoa erasotuz eta pertsonak pertsegituz. Gainera, sistema ekonomikoan pribatizazioak dira lehentasun bakarra eta horrek pobre eta aberatsen arteko distantziak handiagotzen ditu.

Non gelditzen dira orduan gaur egun Kolonbia iraganean baino seguruagoa dela dioten baieztapenak?

Biolentzia oraindik existitzen da eta eguneroko bizian oso presente jarraitzen du. Zer gertatzen da gosea pairatzen duten pertsonekin? Hori ez al da biolentzia? Noski, biolentzia estrukturala sotilagoa eta konplexuagoa da. Gure bizitza espazioetan Estatuak ezarritako kontrola erabatekoa da. Estatuak polizia eta militarren etengabeko gorazarrea egiten du, jakinik indar armatu horiek egiten dituzten gehiegikeriak. Gauza horien aurrean ezin gara eta ez gara mutu geratuko, gure sentimenduak eta pentsamenduak adierazten jarraituko dugu.

Iruzkin bat

  1. nbv | 2011-06-05 at 17:11

    mexikon ari dena gertazen droga trafiko akuzazio faltsupean gobernuako poliziak sekulako sarraskiak egiten ari dela 26000 erahildako azken5 urtetan

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA