Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Abangoardia zementuan
Eka07 0

Abangoardia zementuan

Atalak: Egunerokoa, Kolonbia

Antioquiako gobernua.

Antioquiako gobernua.

Zementu eta adreiluan oinarritutako modernitateak giro berezia ematen diote Medellini. Kolonbiako metro-sare bakarra hemen aurkitzen da. Bidea lur azaletik egiten duten bagoiak landaredi berde trinkoaren eta hiriaren arteko bategitea aztertzeko tresna ezin hobea dira.

Dagoeneko jakin banekien paisak (horrela esaten diete Antioquia eskualdekoei) Kolonbian harrotasun handiena dutenak direla. Horregatik, nirekin autobusean zetorren gizonari, Medellin bidean bota diodan galdera tranpatia izan da: nolakoak dira Medellingo pertsonak? bota diot eta berak “gu pertsona oso harroak eta langileak gara, Espainiako katalanak bezalakoak” erantzun du. Hori gehitxo esatea ez ote den pentsatu eta konparazioa positiboa ote den hausnartu dut segundo batez.

Bestalde, eta egia bada ere, Medellinek Bilbo bezalako metamorfosia jasan duela esan daiteke. Medellinek Bilbo bezala industria transformatu behar izan zuen hiriari irudi berri bat emateko. Hemengo industria ordea, narkotrafikoan oinarritzen zen. Hori bai, Bilbo bezala, irudi berriaren eraikuntzan, metroa ezarri zuten paisen hiriburuan

Hiri metamorfosi horrekin zerikusirik handiegirik topatzen ez diodan zerbait da hiriko txoko guztietan ikusi daitekeena: azal iluneko polizia gazteak eta prostituta gazte eta lirainak. Baliteke horrek klima tropikalarekin zerikusia izatea, nork daki.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA