Urabako golko karibearra
Medellinetik azken unean onik eta salbu irtetea lortu nuen, hiru tipok lapurtzeko asmoz inguratu ninduten arren. Hasiera batean hirukote honek zer nahi zuen ulertzea asko kostatu zitzaidan, ez bainien tutik ere ulertzen ahoskera. Azkenean, tipoek amore emanda, urduri eta oldarturik armatuak zeudela esan zidaten. Orduan jabetu nintzen gertatzen ari zenaz eta ni ere izutu nintzen. Bat batean tipoetako bat nire moteltasunagatik kontua luzetxo xamar zihoala ikusirik handik alde egitea hobe zela esan zien besteei. Gertatutakoa oso ondo ulertu gabe metroko jende zurrunbiloan hartu nuen babesa.
Karibe itsasora bidean, nerbioak berriz ere bueltan etorri ziren zuloz betetako errepidean autobus gidariak rallyetan bezala aldapan behera zihoanean.
Azken orduetan emozio bortitz gehiegi eta gero, azkenean, Capurganara, Panama baino lehen dagoen azken herrixka kolonbiarretako batera iritsi naiz. Hemen, kotxeen ausentzian, itsasoaren zurrumurruak irensten du dena, nire pentsamenduak barne. Karibe itsaso epelak bustitzen du, irla bat dirudien herri isolatu hau. Lasaitasuna txalupek eta hegaxkinek apurtzen dute. Horiek baitira garraiobide bakarrak. Tramankulu horien joan etorriari eta itsasoko uhinei begira, orduak eta egunak aurrera lasai doaz.
iker! hontxe topati eindot beste mile testo… ondo ezkutata euazen. 😉
amaa baine, lentitu ixatik atzanin be eintzu mesede. jejejej keba, bromi re. suerteku zazela baine ezin uka.
eta autobusana kolonbin… buaa, neuk be hamar mile imagen dakat gogun. bat bereziki, dragon kan motz lagaten bana… karril bakarra, ondarru leketxo errebueltak autopisti emoten benak haren aldin, txoferrak musiki tope eta bozini joten abisateko bagixuzela ero… eta urtza eta bixok, beixak itxitxe eta lantzin lantzin txilixo hotsin. barre batzuk bota genun nerbixun ondorixoz, baine hi, deportes de alto riesgo motz lagaten ben. eta hau gitxi balitx, lxs parcelerxs bailando. erdixan ipini eta dantzan! inpresionanti, sineskaitza.
Bai musikarena autobusean pasada!
Besarkada handi bat Euskal Herritik.