Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Cartagenan xelebrekeritan
Atalak: Egunerokoa, Kolonbia
Koralez inguratutako irletan ikusi daitezkeen txoriak.
Zer egiten dute Kolonbian elkarrekin mozkorkeriatan bakarrik pentsatzen duen yanki edadedun bat, munduari bira ziztu bizian eman nahi dion japoniar bat eta euskaldun despistatu bat? Galdera polita. Gure asmoa Cartagenara lehen baileen iristea zen baina uste baino aldrebesagoa izan da. Autobusez iristean Cartagena ez dirudi oso atsegina denik: beroa, zikinkeria eta hiria hankaz gora duen Transcaribe autobus sistemaren obrek. Bogotan ere arazo berdinak pairatzen dabiltza Transmilenio bus sarearekin. Nahiz eta izen hori eraman, Bogotan milurte beran segitzen dutela argi dago.
Cartagena zaharrean azkenean, heroinomano bat gerturatu zaigu eta euskalduna naizela esan diodanean, “zer moduz lagun?” edo antzeko zerbait galdetu dit euskeraz. Sorbaldan maitekiro kolpatu dut mutila.
Cartagena berriko dorretxeak.
Karibeko bero itsaskorrak ideiak eta izerdi tantak zintzilik uzten ditu eta agian horregatik lerro hauek hoteleko aire girotuaren alboan idaztera ausartu naiz. Cartagena dudarik gabe ederra eta karibearra da. Usainak, koloreak eta jendea, hemen dena da exotikoa. Natura garapenaren aurka borrokan dihardu eta ikusgarria izaten jarraitzen du. Hiritik ez urrun, ederrak dira ere San Rosarioko koral irlak. Hango dirudunen irlak karibeko ur lasaiek bustitzen dute. Hondartza hauetako harearen sekretua, inguratzen duten koraletan dago eta erritmoa bertan bizi diren komunitate afro-kolonbiarrak ematen diote Baru izeneko irla nagusian. Turistak oraindik konkistatzaileen moduan, itsasontzian iristen gara baina zorionez itsasoz ere alde egiten dugu bertatik.