Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Harri sakratuen lurraldea
Eka13 0

Harri sakratuen lurraldea

Atalak: Egunerokoa, Kolonbia

Kaiman bat lotan harri sakratu baten alboan.

Kaiman bat lotan harri sakratu baten alboan.

Tairona parke naturaleko itsasoko ur bero eta gazietan flotatzen, ekaitzaren erdian nago etzanda. Zeruan hodei grisek marrazten duten amildegitik milaka tanta hotz eta gozo sentitu ditzaket nire gorputza kolpatzen. Olatu finek kulunkatua, trantze moduko batean murgildu naiz eta iluntzean bakarrik konturatu naiz gisa horretan pasatako denbora luzeaz.

Bitxi izan da, baina Bogota atzean utzi nuenetik euria nire bidai lagun fidelenean bilakatu da. Atzo Santa Martara uholdeen erdian iritsi nintzen eta kaleak ura izterretaraino nuela ibili nintzen deskubritzen. Gaur Taironara iritsitakoan, euriteez gozatu duen bakarra ni ez naizela izan ikusi dut, han pozez gainezka kolore fosforeszenteko igelak baitzeuden.

Ekaitza Tairona kostaldera hurbiltzen.

Ekaitza Tairona kostaldera hurbiltzen.

Tairona Herriarentzat oihanean eta kostaldean sakabanatuak dauden harriak sakratuak dira. Sinesmen hori ulerterraza da, izan ere, harri hauek duten forma borobilduak hausnarketarako abagunea ematen diote begira dagoenari. Ziur nago hausnarketa horrek harrapatu nauela uretan nengoenean.

Ekaitzaren biharamunean ur korronteek hondartzara ekarritako kaiman bat ikusi dut harri sakratu horietariko baten alboan. Kaimana hausnarketan edo lotan egon behar zuen, ez baita konturatu gutxigatik ia burua zapaldu diodala.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA