Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Guajira penintsula eta Wayuu Herria
Eka15 0

Guajira penintsula eta Wayuu Herria

Atalak: Egunerokoa, Kolonbia, Venezuela

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi.

Guajirako hondartza bat eta atzealdean Wayuu Herriarentzat sakratua den Kamachi mendia.

Kaktusek eta zuhaixka arantzadunek zipriztintzen duten lautada mugatua da Guajirako penintsula. Patagonia eta sabanaren bakartasun basatia ekartzen dizkidate gogora bertako paisaiek. Baina leku hau berezia egiten duen gauza bakarra ez da idortasuna, baizik eta Wayuu Herria.

Arawak indigena multzotik datoz wayuuak. Euskaldunak bezala, bi estatutan daude bereziak, Kolonbia eta Venezuela artean hain zuzen ere. Kolonialismo espainiarrak ez zuen sekula mendean hartu ehiza eta arrantzaz bizi zen herri hura. Paradoxikoki, Kolonbia eta Venezuelako kriolloek independentzia erdietsi zutenean, wayuuak estatu berrien logikan sartzera behartuak izan ziren. Nolanahi ere, gaur egun Wayuu Herriak nolabaiteko autonomia erdietsi du Kolonbia eta Venezuelan.

Cabo de la Vela herrixka ur azpian.

Cabo de la Vela herrixka ur azpian.

Modernitateak euren bizitza estiloa nabarmen aldatu duen arren, euskaldunen kasuan bezala, wayuuentzat nortasun ezaugarri garrantzitsua da hizkuntza. Guajirara hurbiltzen diren Kolonbiako turista askok wayuuak oso itxiak eta jatorrak ez direla diote. Gazteleraz bakarrik mintzatzen diren kolonbiar horiek, ez dute ulertzen zergatik wayuuek ez duten gustoko gazteleraz hitz egitea. Kontu horretaz ibili naiz diskusioan Pasto, Kolonbiako hegoaldean, Ekuadorreko muga ondoko neska batekin.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA