Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Aberri bolibartar sozialistatik
Eka17 0

Aberri bolibartar sozialistatik

Atalak: Egunerokoa, Venezuela

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Kontzientzia sozialistadun zabor ontziak.

Venezuelan Maracaibotik sartzea nahiko gogorra izan da. Eguzkiak azala kiskali egiten du eta inguruan gasolina edo petrolioarenak dira sumatzen ditudan usain bakarrak. Agian topikoegia gasolinaren prezioa aipatzea, baina begiz ikusita ere sinesgaitza da gasolinak herrialde honetan duen prezioa. Litro batek euroko zentimo bat baino gutxiago balio du. Gasolina prezioak eta Maracaiboko petrolio findegiek azaldu dezakete beraz usainaren lehen inpresio hori.

Maracaibo iskanbilatsu eta arriskutsutik ihesi, Santa Ana de Coron, Venezuelak historian izan zuen lehen hiriburuan hartu dut babesa. Kolonialismo espainiarrak hemen ere, beroaren erdian, herri andaluziar bat eraiki zuen. Dudarik gabe hautapen zentzudunena sargori itogarriari aurre egiteko.

Coroko alde zaharra Hego Ameriketako zaharrenetakoa da.

Santa Ana de Coroko alde zaharra Hego Ameriketako zaharrenetakoa da.

Santa Ana de Coron jende jator eta lagunkoiarekin egin dut topo. Kalean geratu nauen gizon batek, Chavezen lurraldean nagoela ohartarazi dit eta euskalduna naizela esan diodanean, irrika berezia ikusi diot begietan.

Venezuelan egun bat bakarrki daramat baina honezkero iskin eta txoko guztietan “bolibartar” eta “sozialista” hitzak ikusi ditut idatzirik. Kontzeptu horietatik urrun, kaleetan ikusitakoari Karibeko beste edozein gizarte kapitalistaren antza hartu diot nik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA