Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
“Hugo Chavez eta prozesu iraultzailea babesten duten mugimenduak heterogeneoak dira”
Atalak: Lagunak, Venezuela
Gustavo Aló 23 irratsaioa aurkezten.
“Sozialismo”, “bolibartar” eta “iraultza” hitzak eta Hugo Chavezen erretratuak errepide ertzeko afixetan, kaleko hormirudietan eta janari produktuetan ikusi daitezke Venezuela osoan zehar. Marketing politiko ikusgarri horren atzean ezkutatzen dena ezagutu nahian hurbildu naiz Caracaseko 23 de enero auzora. Han Al son del 23 irrati librean, Aló 23 irratsaioa zuzentzen duen Gustavorekin bildu naiz. Zenbait gaietaz hitz egin dugu auzoko eraikin handi eta mitikoen artean pasiatzen genuen bitartean.
Zer da Alo 23 irratsaioa?
Gure kezkak jorratzeko espazioa da. Bertan edozein gaia jorratzera hausartzen gara eta noski gure herriak bizi duen prozesu iraultzaile ez dugu ahazten.
Venezuelara iritsi naizenetik “prozesu iraultzailearen” ideia entzun dut behin baino gehiagotan Hugo Chavezek iraultza bolibartarra deitzen duena definitzeko. Zer esanahi du zuretzako kontzeptu horrek?
Niretzat gaur egun bizi dugun prozesua duela 60 urte hasiera eman genion borrakaren lehen fruitua da. Iraganean ez bezala, gaur egun gure gizartean jendeak politikan parte hartzen du eta gizate berdin eta justuago baten alde lanean diardu. Ni 23 de enerora bizitzera etorri baino lehenago, beste auzo txiro batean bizi nintzen baina ez nituen indar errepresiboen tiroak ezagutzen. 1950.eko hamarkadan, 23 de enerora bizitzera etorri nintzenean ordea, begiz ikusi eta haragitan sentitu nuen estatuaren biolentzia.
Zergatik tirokatzen zintuzteten poliziek?
Gure auzoko bizilagunak urte haietan, politikoki antolatzen hasi ziren Marcos Perez Jimenezek irudikatzen zuen diktadurari aurre egiteko. Herri mugimendu horri Estatuak emandako erantzuna erabat biolentoa izan zen. Bitxiena zera izan zen, 1958an diktadura amaitu eta demokrazia bueltatu zela esan zigutenean, gure auzoan poliziak tiroak jaurtitzen segitu zutela.
Ez duzu uste prozesu horri iraultza deitzea gehiegizkoa izan daitekeela?
Nola esango zenioke zuk orduan 1.500.000 pertsona alfabetizatzeko fenomenoari? Zein herrialdek egin dezake hori munduan? Fidel Castrok goi klaseen aurka biolentzia erabili behar izan zuen kubatar herria alfabetizatzeko. Guk ez dugu biolentziarik erabili aberatsen aurka. Gure iraultza baketsua izan da, nahiz eta Venezuelan, Kubako iraganean bezala, aberatsak herria alfabatatzearen aurka egon.
Bestalde, badakit ziurrenik eraikitzen ari garen gizartea amesten genuen gizarte sozialistarekin antza handiegirik ez izatea baina kontraesan horien jabe gara. Horregatik, kontraesan horien aurka eta gizarte berdinago baten alde egunerokoan borrokatzen segitzen dugu.
23 de enero auzoko eraikin altuetako bat. Orotara horrelako 50 eraikinek eta beste eraikin txiki batzuek osatzen dute auzoa.
Hugo Chavezen gobernuak hartutako azken erabaki batzuek kritikak piztu dituzte bera babesten dutenen artean, zatiketak sortu direla uste ahal duzu?
Hugo Chavez eta prozesu iraultzailea babesten duten mugimenduak heteregeneoak dira, sentsibilitate ezberdin ugari dago. Zuk aipatzen dituzun erabaki horien artean, esaterako polemikoak eta gaizkiegona sortu dute insurgentzia defendatzen dutenen artean hainbat militante kolonbiarren estradizioek. Talde horiek Hugo Chavez gogor kritikatu arren ez ditut prozesuaren aurka altsatzen ikusi. Azken batean haiek ere gizarte iraultzarekin bat egoten jarraitzen dute.
Zein da datozen hauteskundeetarako ikuspegia?
Hugo Chavezek berriz ere irabaziko duela uste dut baina guztiek helburu hori lortzeko gogor egin beharko dugu lan.
Prozesu iraultzailea ez ahal da Hugo Chavezen dependientegia?
Bai hala da. Baina gure eskutan dago dependentzia horri amaiera ematea eta alternatiba berri batean sinestea. Nolanahi ere, dependentzia horrek ere badu bere logika, gizarte berri bat eraikitzen ari garen honetan beharrezkoa baitugu egonkortasuna zuzendaritzan.