Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Etorkinen lurraldean atzerritar
Atalak: Argentina, Diaspora, Historia
Argentinarrek sarritan euren europar jatorriak harrotasunez azpimarratzen dituzten arren, afrikar eta indigena jatorriekin ez dute gauza bera egiten. Hala ere, argentinarren mesedetan, esan beharra dago, etorkinentzat (europarrentzat bereziki) ateak betidanik izan dituztela zabalik.
Euskal jatorriko argentinarrak eta Argentinan bizitako euskaldunak
Goian, ezker-eskuin: Esteban Laxague, Pedro Mari Otaño, Justo José de Urquiza eta Juan de Garay.
Erdian, ezker-eskuin: Eva Perón, Guillermo Larregi, Ernesto Guevara eta Bernardo Irigoyen.
Azpian, ezker-eskuin: Bernardo Houssay, Gonzalo Higuaín, Aníbal Ibarra eta Máxima Zorroguieta.
Izan ere, Konstituzioaren 25. artikuluak, argi esaten du lanera datozen immigranteei ezin zaizkiela mugak jarri. Artikulu horri esker Argentinara joandako euskaldunak milaka izan ziren. Euskaldunen aspektu emigrante hori ordea, maiz Euskal Herrian ahaztu edo agian euskal etxeen irudi folklorikoarekin ezkutatu izan dugu. Azken batean, Pedro J. Oiarzabal, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak esaten duen bezala, Euskal Herriaren eta euskal diasporaren artean ezjakintasun handi samarra dago, alegia, kanpoko euskaldunek eta Euskal Herrian bizi diren euskaldunek ez dute elkar ezagutzen.
Guk dokumentalaren fotograma bat (argazkia: www.guknosotros.com).
Euskal Herriak iraganean bezala eta zenbaki txikiagotan, gaur egun ere etorkinak jaso eta bidaltzen ditu. Gazteak atzerrira emigratzeko premia hori ondo ezagutzen dute Ipar Euskal Herrian eta krisiarekin Hego Euskal Herrira berriz ere bueltan datorren fenomenoa dela dirudi. Hori dio behintzat, Gazteen Euskal Behatokiak, Eusko Autonomi Erkidegoan eginiko azterketa batean. Ikerketan aipatzen diren datuen arabera, 2008 eta 2012 urteen artean, atzerrira 7.815 gaztek (18-34 urte bitartekoak) alde egin zuten. Zifra hori txikia eman dezakeen arren, Euskal Herria bezalako herri txiki batentzat benetan kontutan hartzeko fenomenoa dela dirudi. Batetik, euskal gizartea abiada handian zahartzen ari delako, eta bestetik, Euskal Herriak Europa mailako jaiotza-tasa txikienetakoa duelako. Zentzu horretan, atzerrira alde egiten duen gazte kopuru txikienak ere, kalte egin diezaioke demografiari.
Hala ere, momentuz eta alderdi politikoen agendari erreparatuta, emigrazioarena gurean fenomeno isila izaten segiko duela dirudi, nahiz eta, kanpoan bizi garenok oso presente dugun errealitatea izan hori. Alabaina, Nuria Vilaltak Guk dokumentalaren zuzendariak esaten duen moduan “sentipen arrotza da etorkinen lurraldean atzerritarra izatea”.