Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Bizien trena
Atalak: Bolivia, Brasil, Egunerokoa
Puerto Quijarro eta Santa Cruz arteko trena.
Atzo Boliviara sartu baino lehenago dagoen azken herri brasildarrean, Corumba atseginean, bakarka bidaiatzen genbiltzan sei bidaiari elkartu ginen beharrez: Alison (australiarra), Arthur (israeldarra), Kenny (flandiarra), Klaus (brasildarra), Javier (galiziarra) eta ni. Batzuetan xelebrea eta nekagarria gehienetan izaten ari da gure arteko komunikazioa, une oro zer gertatzen ari den guztiek ondo ulertu dezaten gazteleraz, ingelesez eta portugesez errepikatu behar ditugu kontu guztiak. Nazio Batuetakoak dirudigu.
Azkenean Brasil atzean utzi genuen eta Bolivian sartu ginenean Paraguai ibaiaren muga igarota paisaia bera izaten jarraitzen zuela ikusi genuen, ezin genezakeen esan herrialde berri batean geundenik. Beste mundu batean geundela bai konturatu ginela ordea boliviarren aurpegiak erreparatuta. Kontrastea bat-batekoa izan zen Brasil atzean utzi genuenean. Boliviako Puerto Quijarro herrian apenas daude zuriak eta beltzaranak, jendearen aurpegiek indigenak ekartzen dizkigute gogora, Guaranien lurraldean gaudenaren seinale.
Puerto Quijarron Santa Cruzera eraman behar gintuen trena hartzen saiatu ginen baina lagun batek esan zidan moduan, Bolivian ez dira denbora eta espazioan helburu hertsiak jarri behar. Herrialde honetako azpiegiturak oso mugatuak direnez eguraldiak lur-konexioak baldintzatzen ditu. Egia esan, denbora premiarik ez duten bidaiariarentzako abentura zoragarrian bihurtu daitezke ustekabe horiek.
Atzoko ezustekoa trenbidea urez gainezka gelditu zela izan zen. Horregatik korrika eta presaka seiok taxi bat hartu behar izan genuen Puerto Quijarrotik 80 kilometrora dagoen Yacuces herrixkara joateko. Han entzunda “heriotzaren trenean” igo ginen. Trenari askok horrela deitzen diote 1980. hamarkadan izandako istripuetan izandako hildakoengatik. Nik 2011. urtean berriz “bizien trena” bezala batailatu dut. Zaharkitutako trena geltoki batean gelditzen denean merkatu moduko bat sortzen da bere inguruan. Hamarnaka haur algaran guregana hurbiltzen dira janari eta edariak eskaintzen.
Gauerdia da orain eta 13 ordu daramatzagu bidaiatzen, 8 ordu gehiago eta Santa Cruzera izango gara.