Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Iskanbila La Pazen
Atalak: Bolivia, Egunerokoa
Boliviako Diputatu Ganbera.
La Pazeko zerua suziriek estalita dute azken aldian. Egun osoan zehar behin eta berriro entzuten dira leherketak. Evo Moralesen gobernuari zuzendutako protesta doinuak dira horiek. Lan sektore guztietatik iristen zaizkio kexak gobernuari. Txarrerako ala onerako Evo Moralesen gobernuak bigarren legealdiari ezegonkortasunez eman dio hasiera. Arazo horiek gobernuak hartutako erabaki batzuetan dute iturria, esaterako atzera bota behar izan zuen gasolina prezioaren igoera.
Atmosfera hori antzematen da egun hauetan 3.660 metrotara dagoen hirian. Giro arraro horrez gain La Paz hiri bitxia da, ziurrenik beste inon ez da horrelakorik eta horrexek egiten du polita.
Altitudeak bidaiaria presiopean mantentzen du momentu oro. Oxigeno falta kotxe-motorren kearekin nahastuta bisitarien sudur zuloak muki lehorrez betetzen ditu. Lagun italiar batek kanpotarrak sudurrean urrea induskatzen gabiltzala dio. Bitxia eta barregarria izan daitekeen arren sentsazio hori La Pazeko ezaugarrietako batean bihurtu da niretzat.
Che Guevararen irudia El Alton.
Hiri handien antzera Boliviako hiriburua unibertso txikiez dago osatua. Hiru mundu ezberdin daude hain zuzen; hegoaldean enbaxadak, dirudunen etxeak eta Evo Moralesen egoitza kokatzen dira klima epelean; erdialdea hiriaren bihotz instituzionala da, handik derrigor jende guztia paseatu behar da klima aldakorrean; azkenik, iparraldean aldapa gora, adreilu biluzien auzo hozminak aurkitzen dira. Mundu bakoitzak du bere xarma, hegoaldea polita, erdialdea atsegina eta iparraldea ezberdina.
Iparraldea berez beste hiri bat da, El Alto du izena eta xarma berezia du. Milioi bat lagun baino gehiago bizi dira han egoera kaskarrean. El Alto kontrolik gabe hazi den La Pazen hedapen harmonikoa da. Adreilu biluziez egindako etxeak bailara osoan sakabanatzen dira uholde gorrixka bakar batean. Egunez estetiko agian ez da polita baina gauean ikuskizuna ahaztu ezina da adreiluzko etxeak ipurtargietan bihurtzen direnean.