Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Aimara Herria
Atalak: Bolivia, Egunerokoa
Aimara buruzagiak udazkeneko solstizioa ospatzen.
Aimarak Boliviako herri indigena nagusietako bat dira. Evo Morales aimaratzat aldarrikatu zuen bere burua presidentzia bereganatu zuenean 2006ean. Egia esan Evo Moralesek ez du aimara hitz egiten eta askorentzat bere burua aimaratzat aurkeztu izana marketin politikoari zor zaio. Estrategia politikoa ala jatorri indigenen aldarrikapena, Evo Moralesek aimara herriarentzat garrantzi historiko handiko Tiwanaku aztarnategiko Akapanako piramidean zin egin zuen presidente kargua. Ordura arteko presidenteek ez zuten jatorri indigenen aldarrikapenik egin. Evo Morales ez da Boliviak izan duen lehen presidente indigena baina aurretik inork lortu ez duen ilusioa piztu du komunitate indigenan, guaranien salbuespenarekin agian. Herrialdearen ekialdean bizi diren guaraniak zertxobait ahaztuak ditu MAS alderdiko gobernuak.
Ilusioa eta aimarar harrotasuna antzeman diot Tiwanakuko aztarnategia erakutsi digun gidari. La Pazetik ordu erdi eskasera dago Tiwanaku zibilizazioaren aztarnategia. Kristo aurretik 600. urte inguruan sortua eta Kristo ondorengo 1.200. urtean irentsi zuen isiltasunak. Gaur egun ez dakigu zerk desagerrarazi zuen zibilizazio hura.
Baliteke aztarnategia bereziki ikusgarria ez izatea baina garai hartan hiria eta tenplua nolakoak izan behar zuten imajinatzeko aukera ematen digu.
Harriz asebete garenean inguruko herrietako aimara buruzagiak aurkitu ditugu udazkeneko solstizioa ospatzen. Gure harridurarako beraiekin garagardo bat hartzera gonbidatu gaituzte. Evo Moralesen defendatzaile sutsuak direla igarri dugu.