Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Lima ez da ulerterraza
Atalak: Egunerokoa, Peru
Limako katedrala.
Zaplazteko ederra hartu dugu Lima iritsitakoan. Bidaia honaino astunegia egin zaigu eta hiria iluntzen ari den honetan autobusak hautsez betetako hiri-arteria nagusiaren bazter batean botata uztea zertxobait galduak utzi gaitu. Gainera taxilarien oihu eta bozinek ez digute zer egin pentsatzen utzi. Azkenean taxilari batek tiraka Miraflores auzo “seguru” eta burgesera eraman gaitu.
Lima Buenos Airesen antzera hiriburu oro harrapatzailea da. Herrialde osotik jendea irensteko ahalmena duen munstroa da. Oraingoz Peruko biztanleriaren heren bat hemen bizi da. Limak Buenos Aires ez bezala ez du metro sarerik eta pertsona, kotxe, zementu eta hauts konbinazioak ez dirudi hazkunde handiagoa eutsi dezakeenik, hiria bere maximora iritsi dela dirudi.
Basamortu erdian eta itsasoaren albo batean kokatzen da Lima baina itsasoa apenas dago hiriarekin integratua. Baliteke itsasoa eta hiriaren artean dagoen labar ikusgarriek bien arteko integrazioa zailtzea. Hala ere, honek ez du esan nahi Limak itsasoari bizkarra ematen dionik, berea baita Hego Amerikak Itsaso Barean duen itsaso-portu handiena.
49 barrutik edo auzok osatzen dute Lima eta beraz atzerritarrek “seguru” eta eroso sentitu daitezkeen txoko askoren artean aukera dezakete. Horiek dira San Isidro, Miraflores edo Barranco atseginak. Hiriaren zentroa eta periferia ez dira hain seguruak, bai ordea interesgarriak migratzera behartuak izan diren perutarren bizimodua ezagutzeko. Txoko “ez seguru” horietatik noraezean ibiltzea izan da gure azken ahalegina Liman.