Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Lehen urratsa lur tropikaletan
Atalak: Egunerokoa, Ekuador, Peru
Simon Bolivar Lojan izan zeneko garaia gogora ekartzen duen hormirudia.
Inora ez garamatzan Limako estresak ahituta utzi gaitu. Azken bi hilabeteetan nirekin batera bidaiatu duen Klaus penaz agurtu eta bideari berriz ere bakarrik ekin diot. Hiriburutik erdi ihesi noala sentitu dut.
Cumbia-elektronikoa gogaigarriaren konpainian kilometro gehiegi egin behar izan ditut kostalde idorrari agur esateko. Azkenean kostata mendi berdeekin eta poliziaren muga kontrolarekin birtopatu naiz. Peru eta Ekuadorren arteko mugan nire iraungitako bisatuagatik polizia perutarrarekin prezio ilegal bat adostu ostean herrialdetik ateratzen utzi naute. Azkenean Perutik irtetea pentsatu baino zailxeagoa suertatu da.
Cuenca, Santo Domingo eliza.
Ekuadorren barrura egin ala, autobuseko cumbia-elektronikoak salsa eta ballenatoari intentsitate berarekin eman diote txanda. Loja izan da ezagutu dudan lehen hiri ekuatortarra. Baliteke Loja probintzia hiri arrunta baino ez izatea Ekuadorretik Perura igarotzen denarentzat. Niretzat atzean Peru turistikoegia eta Lima kaotikoa utzita, Loja hiri xarmanta eta lasaia iruditu zait, turistei jaramonik egiten ez dioten horietarikoa.Gustura ibili naiz bere kaleetatik galdua.
Iparralderago segitu dut bidea eta elizetan oinarritutako xarma eta edertasuna topatu dut Cuenca kolonialean. Quitoko alde zaharrarekin lehiatzen omen da eta ez da gutxiagorako, izan ere alde zaharra erraldoia baitu Cuencak. Hiri ikusgarria atzean utzi baino lehen luzea egon naiz eserita hiriko plazetako batean.