Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Txorien begiradapean
Atalak: Egunerokoa, Ekuador
Puerto Lopezko arrantzaleak.
Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntuan kokatzen da Puerto Lopez. Ogibide nagusietakoa turismoa izan arren, Puerto Lopezko arrantzaleak, urteetan egin duten bezala, badiari kolorea eta bizia ematen jarraitzen dute. Goizaldean oraindik ilun dagoenean, arrantzaleak harrapakinak hegaztien zaindaritzapean nola ekartzen dituzten ikusi daiteke. Gizakia naturaren espektakuluaren parte bilakatzen da.
Bertakoak, turistak eta kale txakurrak, zerbaiten bila norabide gabe eta estres zantzurik gabe dabiltza kaleetan gora eta behera. Aurkitu nahi duten hori ez da zerbait fisikoa, nik uste patxada dela denek eskuratu nahi duten altxorra.
Dortokaren hondartza. Machalillako parke nazionala.
Lasaitasun bera baina itsaso-giro bakartua da Machalillako parke nazionalean aurkitu dudana. Ekuadorreko hondartza ederrenetakoan, pelikanoen begiradapean hondar beltza eta zurian ibili naiz begiak aterata dituzten karramarroen atzetik korrika. Ilunabarrean, karramarroek nigandik ihes egin duten moduan, itsasotik ihes egin du zeruak.