Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Itsaso Bare afrikarra
Atalak: Egunerokoa, Ekuador
Limoneseko kaia.
Ekuadorreko ipar-mendebaldean kokatzen dira afrikar jatorriko pertsonak gehiengoa diren herriak. Komunitate horien artean isolatuenetakoa den batera iritsi naiz manglarrak txalupan ordubetez igarota. Limonesera iritsitakoan oharkabean pasako ez naizela konturatu naiz: motxila soinean daraman mutil zuri eta bizardun bakarra neu naizelako.
Herriko plazako izkinak eskolatik datozen salsa eta reggaeton doinuek animatzen zuten bertara iritsi naizenean. Plaza eta inguruko kaleak jendeak eta bereziki gazteak okupatuak zeuden. Nire begien aurrean mundu guztia zereginik gabe, denbora pasa zebilela zirudien.
Manglarrak.
Berriz ere manglarrak gurutzatu ditut iparralderago dagoen San Lorenzora ailegatzeko. Hiri zaharkitu honen gainbehera atmosferak eta bero hezeak bitxia egiten du bisita. Originala esango nuke nik. Hemen jatorriko afrikarreko pertsonak gehiengoa dira eta jende gutxi lanean gogor dagoela ere dirudi. Ez da harritzekoa, egiten duen beroak dena eta denak geldiarazten baititu, sudurretik behera erortzen zaizkidan izerdi tantak izan ezik.