Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Mugaz muga militarrak
Mai26 2

Mugaz muga militarrak

Atalak: Egunerokoa, Kolonbia

Caliko udaletxea.

Caliko udaletxea.

“Kolonbia ez da lehen bezain arriskutsua, gaur egun bertatik bidaiatzea segurua da”. Hori da behin eta berriz jendeak errepikatzen duena. Badirudi esaldi hori zenbat eta gehiago errepikatu Kolonbiak urteetan bizitako gatazka armatua gainditutzat eman nahi dutela.

Pasaportean zigilua estanpatu eta Kolonbian egin ditudan lehen metroetan “indar armatuak Ipiales babesten dute” afixarekin egin dut topo. Poliziak eta militarrak, hemen denek soinean metraileta daramate. Identifikazioa edonon eta edonola eska dezakete, halaber autobusean egiten diren bidaietan ekipajearen kontrola denbora pasa normala da.

Cali ibaia hiriko zonalde aberatsa zeharkatzen.

Cali ibaia hiriko zonalde aberatsa zeharkatzen.

Hainbeste “segurtasun” artean ondoezik sentitu naiz. Tira, pentsatu dut, bidaiatzeak ez du derrigor leku atseginak edo politak bisitatu behar direnik esanahi. Leku horietariko batera iritsi naizela sentitu dut turismoari bizkarra ematen dion Santiago de Calira iritsi naizenean.

Cali mutur batetik bestera hiria zeharkatzen duten errepide zuzenez dago betea. Lasterbide horien alboetatik burrunba berezi bat irteten da. Deabrua uxatu nahi duten salsa doinuak dira horiek. Izan ere, hiri gaineko mendian dauden hiru gurutze zuri eta handiek bere azpian deabrua ezkutatzen omen dute. Benetako deabruak ordea, narkotrafikatzaileak izan ziren eta dira, urteetan Caliko biztanleria gogor jipoitu zutenak. Oraindik ere, hiriaren zentroan mamuen antzera zanbuluka dabiltza drogekin arazoak dituzten pertsonak. Ziur nago ordea pertsona gaixo horien egoera makalaren erantzule bakarra ez dela narkotrafikoa eta zerikusi handia duela Kolonbiako sistema ekonomiko-sozial zatitzaileak.

Sistema ekonomiko-sozial zatitzaile hori nahiko ahaztua duen eskualdeetako bat da Chocó, Calitik eta Cauca eskualdetik ez oso urrun. Hango afro-kolonbiarren abesti doinuek argi uzten dute bizi duten egoera. Momentuz batez salsa albo batean utzi eta neska gazte beltz harro bati entzun diogu bera nondik datorren kantatzen:

2 Iruzkin

  1. Iñaki | 2011-05-30 at 10:40

    Ze inbidia Iker! Ongi ibili!!!

    Reply
  2. Iker | 2011-05-31 at 2:40

    Iñaki asmoa ez da inbidia ematea, eh!
    Um hori jada esanda nuela uste dut!
    Milesker, eta aprobetxatu handik udararen
    lehen zantzuak 🙂

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA