Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Ongi etorri beroa Kolonbiako hiriburuan
Atalak: Egunerokoa, Kolonbia
Kolonbiako Unibertsitate Nazionalaren (UNC) campusa. Che Guevararen omenezko plaza.
Elian eta Shetza nire lagunen lagun batek, Rosak, eman dit lotarako lekua Soacha langile klaseko herri-gunean. Bere konpainiaz deskubritu dut Bogota handia. Nahiz eta ni beraientzat ezezaguna izan, Rosak eta bere familiak etxeko ateak parez pare ireki dizkidate eta Bogotako periferian bizitza nolakoa den ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman didate. Adreilu biluzietako etxeak eta asfaltorik gabeko kaleak dituzten herri-guneen eguneroko erronka, Bogotara joan etorriko bidea egitean datza. Laneguna goizeko 6etan, goiz hasten dute autobusera inurrien antzera bideratzen diren pertsonek. Gehienak hiriburura iristeko ordu eta erdi edo bi ordu beharko dituzte. Denbora luze hori batek baino gehiago ametsak ehizatzeko erabiliko du.
Bogotan periferian kostata aurkitu daitezkeen leku eder eta politak ikusi daitezke eta aldi berean eguneroko borrokaren zantzuekin egin daiteke estropezu. Leku horietariko bat da Kolonbiako Unibertsitate Nazionala (UNC). Baliteke hau kanpotarrak bakarrik txunditzen dituen unibertsitatea izatea, izan ere, bertako ikasleek naturaltasunez ikusten dute gurean aurkitzen ez den espazioa.
Soachako kaleetatik hartutako ikuspegia.
Unibertsitateko goi kargu burokratikoek campuseko plazei eta eraikinei inposatzen dizkieten izenak, ikasleek (herriak), hau da espazioei kontzientzia eta bizitza ematen dietenek, Lenin, Che Guevara edota Camilo Torres bezalako iraultzaileen izenez birbataiatzen dituzte. Ikasleentzat duintasunaren ikur diren marrazki eta graffiti horiek, era berean estatu kolonbiarraren gehiegikeri edo krimenen salaketa ere badira. Unibertsitatea sortu zela 140 urte baino gehiago pasa dira eta ordutik hildako edo desagerrarazitako ikasle eta irakasleak hamarnaka zenbatu daitezke. Aurten esaterako, momentuz, 3 ikasle izan dira desagerrarazitakoak.
Gaua iristerakoan hiriburua mutu geratzen da. Badirudi goiza heldu eta bizkortzea hasi bitartean, Bogota trantsizio moduko batean sartzen dela. Paradoxikoki momentu horretan bertan periferiara daramaten errepide arteriak autoz gainezka egiten dute. Bitarte horretan, pertsonak ibilgailuen barruan ametsak ehizatzen segitzen dute.