Tepuy Roraima (arabasoen mendi berde-urdina)
Txikitan tepuiei buruzko dokumental bat ikusi nuenean piztu zitzaidan habitat endemiko horiek ezagutzeko ametsa. “Tepui” izenak pemonen hizkuntzan “mendi sakratua” esanahi du. Duela 2 milioi urte sortuak, eguzkia, haizea eta uraren igadurak milaka urte pasa ondoren Sabana Handia sortu eta tepuiak bakartu eta sakabanatu zituzten.
Perretxikoen antzera lurretik altxatzen diren mendi hauek altxor ederra dira geologo, botaniko eta zoologoentzat. Bertan, lurrean beste inon existitzen ez diren espeziak ikusi daitezke: landare haragijaleak eta igel beltz txikiak esaterako.
Roraima gaineko lautadara 9 ordutako igoera ez gogor baten ondoren iritsi gara. Goiz ilundu arren, ilargi beteak tepuiaren sekretu enigmatiko eta magikoak bistan utzi dizkigu, nahiz eta lanbroa joan etorri etengabean egon. Egunez arroka beltzen artean kolore arrosako hondarrak marrazten duen bidetik ikertu ditugu inguruak. Bati baino gehiago paisaiek ilargia ekarri diote gogora, niri ur putzuen, ibaien, landarediaren eta harkaitzen arteko bategiteak feng shui erraldoi batera pentsatzera eraman nau.
esaten dot ba nik! gauza batzukin urtetezu zuk… bitxikeriez beteriko jakintza, hain zuzen ere. hau be banda bassotik esaten dau? 🙂