Azken geltokia: Caracas
La bandera autobus geltokiko lurrean, esterillan esnatu naiz. “Zer nolako ongi etorria Caracaseko megapolisera” pentsatu dut. Lekuak ezagutzeko modu bitxi hori aurretik ere probatua nuen. Venezia, Timisoara, Malaga, Istanbul eta Budapest ezagutzeko sistema bera edo antzekoa erabilia bait nuen. Seguruenik hori ez da hiri arrotz batean lurrartzeko modurik aproposena baina merkea izateaz gain paisai urbanoarekin kamuflatu eta etxerik gabekoen konpainiaz gozatu daiteke.
Bidaiaren azken geltokitzat egokitu zait derrigorrez Caracas. Hemendik egingo dut hegan Euskal Herrira. Nolanahi ere, bidaiari amaiera emateko ahal izango banu beste edozein herri edo hiri aukeratu nukeen, Caracas kaotikoa izateaz gain pixka bat arriskutsua ere badelako. Modu berean, hainbeste sentimendu transmititu dizkidan kontinente hau atzean uzteko hegazkina baino motelagoa den garraiobidea aukeratuko nuke, honela nire burua eta gorputza, biak elkarrekin iritsiko lirateke etxera.
Buruko zentzu horrekin eta kontu pixka batekin ibilita, Caracas ez zait bereziki arriskutsua iruditu. Gainera Hugo Chavezen aldekoen eta kontrakoen topikoak, oso exageratuak direla konturatu naiz. Batetik, gezurra da Hugo Chavez diktadorea denik, Venezuela “mundu demokratikoan” beste edozein estatu bezalakoa baita. Bestetik, Venezuelan sozialismoa eraikitzen ari direla diotenek, Venezuelako sozialismo mota oso kapitalista dela jakin badakite. Seguruenik Venezuela bezain kapitalista diren herrialde gutxi izango dira planetan.
Venezuelako hiriburuaren fama txarretik baino haratago nik jendez eta dendaz betetako espazioarekin egin dut topo. Lubaki berde gutxi batzuk gurutzatzen dira hiria pasioan zeharkatuta baina bista altsatu ezkero berde exotiko eta tropikalez estalitako mendiak senti daitezke hiriko edozein txokotik. Horrek nire burua baretu eta hiriko istorio estresatuetatik ihes egiteko aukera eman didate segundu batez. Orduei ihes egin ezinik gabe, gutxi batzuk pasata, begiak nirea sentitzen dudan ezleku batean zabaldu ditut. Ongi etorri Loiuko aireportura! “Berriz ere etxean?” pentsatu dut.
el cuerpo viaja en avión, pero el alma en burro.
eta bai, venezuela, emakumeek operazio estetiko gehien operatzen diren latinoamerikako herrialdea. garrantzitsua izango ote da hau iraultza bolibiarrarentzat?
Ona 🙂 Noiz ematen diogu orduan munduari bira asto gainean?