Filipinetatik
Hasiera » Egunerokoa » Kolibrien antzera
Ots26 0

Kolibrien antzera

Atalak: Egunerokoa, Uruguai

Errepide luzea eguzkipean.

Errepide luzea eguzkipean.

Uruguaiko kostaldea bitan zatituko nuke nik, lehen zatia Punta Del Esteraino doana eta bigarrena, Brasileraino luzatzen den beste puska. Amerikako hego konoan Punta Del Estek Monaco, Montecarlo eta Marbellako logika bera du: luxuzko etxeak, kotxeak, itsasontziak eta etiketadun parranda giroa. Modaren hiri famatutik urrundu hala hondartzek hare zuria galtzen dute eta bohemio eta surflariak bilakatzen dira protagonista. Hippy usaina darien herrietako bizitza estiloa lasaia eta atsegina da. Hori bai, hemen ere kontsumismoaren logikak bikain funtzionatzen duela eta inposatu egiten dela ikus daiteke izkin guztietan.

Baretasun kontsumista horretara daramatzaten errepideak bizikleta gainean goazen despistatuentzat ez dira makalak ordea. Errua beste behin haizeak eta amaierarik gabeko errepide luzeek dute. Gaurkoan abiada marka berri bat apurtu dudala uste dut. 15 kilometroko ibilbidea bi ordutan egin dut. Kolibrien antzera, ez atzera ez aurrera, hankei eragiten airean flotatzen izango banintz bezala pasa dut goiza. Maizegi gogaitua bizikletatik jaitsi eta mandoen antzera gurditik tiraka ibili naiz. “A ze piurak dituen horrek” pentsatuko zuen kotxean nere ondotik pasa den batek baino gehiagok.

Egunaren amaieran eskerrak zeruak esfortzuagatik saritu nauen. Aspaldian ikusi gabea nuen ilargibete handienaz gozatu dut. Indarberrituta lo egitera La Vela Puerca musika talde uruguitarraren zafar (euskeraz ihes egin) abestia entzunez joan naiz.


Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Iker Blas

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Azken bidalketak

  • Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
  • Sitio-egoera Filipinetan
  • Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
  • Filipinetatik blog berria
  • Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da

Iruzkin berriak

  • Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
  • Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
  • Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Argentina
  • Bideoak
  • Bolivia
  • Brasil
  • Diaspora
  • Egunerokoa
  • Ekuador
  • Filipinak
  • Historia
  • Kolonbia
  • Lagunak
  • Mapa
  • Paraguai
  • Peru
  • Uruguai
  • Venezuela

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA