Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read MoreGuajira penintsula eta Wayuu Herria
Kaktusek eta zuhaixka arantzadunek zipriztintzen duten lautada mugatua da Guajirako penintsula. Patagonia eta sabanaren bakartasun basatia ekartzen dizkidate gogora bertako paisaiek. Baina leku hau berezia egiten duen gauza bakarra ez da idortasuna, baizik eta Wayuu Herria. Arawak indigena multzotik datoz wayuuak. Euskaldunak bezala, bi estatutan daude bereziak, Kolonbia eta Venezuela artean hain zuzen ere. Kolonialismo espainiarrak ez zuen sekula mendean hartu ehiza eta arrantzaz bizi zen...
Read MoreHarri sakratuen lurraldea
Tairona parke naturaleko itsasoko ur bero eta gazietan flotatzen, ekaitzaren erdian nago etzanda. Zeruan hodei grisek marrazten duten amildegitik milaka tanta hotz eta gozo sentitu ditzaket nire gorputza kolpatzen. Olatu finek kulunkatua, trantze moduko batean murgildu naiz eta iluntzean bakarrik konturatu naiz gisa horretan pasatako denbora luzeaz. Bitxi izan da, baina Bogota atzean utzi nuenetik euria nire bidai lagun fidelenean bilakatu da. Atzo Santa Martara uholdeen erdian iritsi nintzen...
Read MoreCartagenan xelebrekeritan
Zer egiten dute Kolonbian elkarrekin mozkorkeriatan bakarrik pentsatzen duen yanki edadedun bat, munduari bira ziztu bizian eman nahi dion japoniar bat eta euskaldun despistatu bat? Galdera polita. Gure asmoa Cartagenara lehen baileen iristea zen baina uste baino aldrebesagoa izan da. Autobusez iristean Cartagena ez dirudi oso atsegina denik: beroa, zikinkeria eta hiria hankaz gora duen Transcaribe autobus sistemaren obrek. Bogotan ere arazo berdinak pairatzen dabiltza Transmilenio bus...
Read MoreUrabako golko karibearra
Medellinetik azken unean onik eta salbu irtetea lortu nuen, hiru tipok lapurtzeko asmoz inguratu ninduten arren. Hasiera batean hirukote honek zer nahi zuen ulertzea asko kostatu zitzaidan, ez bainien tutik ere ulertzen ahoskera. Azkenean, tipoek amore emanda, urduri eta oldarturik armatuak zeudela esan zidaten. Orduan jabetu nintzen gertatzen ari zenaz eta ni ere izutu nintzen. Bat batean tipoetako bat nire moteltasunagatik kontua luzetxo xamar zihoala ikusirik handik alde egitea hobe zela...
Read MoreAbangoardia zementuan
Zementu eta adreiluan oinarritutako modernitateak giro berezia ematen diote Medellini. Kolonbiako metro-sare bakarra hemen aurkitzen da. Bidea lur azaletik egiten duten bagoiak landaredi berde trinkoaren eta hiriaren arteko bategitea aztertzeko tresna ezin hobea dira. Dagoeneko jakin banekien paisak (horrela esaten diete Antioquia eskualdekoei) Kolonbian harrotasun handiena dutenak direla. Horregatik, nirekin autobusean zetorren gizonari, Medellin bidean bota diodan galdera tranpatia izan da:...
Read MoreHormiduriak: kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko arte tresnak
Zer da La Voragine kolektiboa? Emakumeek osatzen dugun arte urbano taldea da. La Voragine kolektiboan hormirudiak edo muralak margotzen ditugu gure kezkak eta ideiak leku publikoetan aldarrikatzeko. Hau ez da arte urbano soila, ezin baikara Estatuaren bidegabetasun eta biolentziaren aurrean isilik geratu. “Egua” izenaz ezagutzen zaituzte kolektiboaren barruan. Nondik dator izen hori? “Egua” portugesez behorra esanahi du. Niretzat zaldiek konnotazio berezia dute, nahiz eta...
Read MoreOngi etorri beroa Kolonbiako hiriburuan
Elian eta Shetza nire lagunen lagun batek, Rosak, eman dit lotarako lekua Soacha langile klaseko herri-gunean. Bere konpainiaz deskubritu dut Bogota handia. Nahiz eta ni beraientzat ezezaguna izan, Rosak eta bere familiak etxeko ateak parez pare ireki dizkidate eta Bogotako periferian bizitza nolakoa den ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman didate. Adreilu biluzietako etxeak eta asfaltorik gabeko kaleak dituzten herri-guneen eguneroko erronka, Bogotara joan etorriko bidea egitean datza....
Read MoreMugaz muga militarrak
“Kolonbia ez da lehen bezain arriskutsua, gaur egun bertatik bidaiatzea segurua da”. Hori da behin eta berriz jendeak errepikatzen duena. Badirudi esaldi hori zenbat eta gehiago errepikatu Kolonbiak urteetan bizitako gatazka armatua gainditutzat eman nahi dutela. Pasaportean zigilua estanpatu eta Kolonbian egin ditudan lehen metroetan “indar armatuak Ipiales babesten dute” afixarekin egin dut topo. Poliziak eta militarrak, hemen denek soinean metraileta daramate. Identifikazioa edonon...
Read More
Iruzkin berriak