Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read MoreLehen urratsa lur tropikaletan
Inora ez garamatzan Limako estresak ahituta utzi gaitu. Azken bi hilabeteetan nirekin batera bidaiatu duen Klaus penaz agurtu eta bideari berriz ere bakarrik ekin diot. Hiriburutik erdi ihesi noala sentitu dut. Cumbia-elektronikoa gogaigarriaren konpainian kilometro gehiegi egin behar izan ditut kostalde idorrari agur esateko. Azkenean kostata mendi berdeekin eta poliziaren muga kontrolarekin birtopatu naiz. Peru eta Ekuadorren arteko mugan nire iraungitako bisatuagatik polizia perutarrarekin...
Read MoreLima ez da ulerterraza
Zaplazteko ederra hartu dugu Lima iritsitakoan. Bidaia honaino astunegia egin zaigu eta hiria iluntzen ari den honetan autobusak hautsez betetako hiri-arteria nagusiaren bazter batean botata uztea zertxobait galduak utzi gaitu. Gainera taxilarien oihu eta bozinek ez digute zer egin pentsatzen utzi. Azkenean taxilari batek tiraka Miraflores auzo “seguru” eta burgesera eraman gaitu. Lima Buenos Airesen antzera hiriburu oro harrapatzailea da. Herrialde osotik jendea irensteko ahalmena duen...
Read MorePeruko kostalde idorra
Andeak kontinente oso batean zabaltzen den mendilerroa izateaz gain habitat ezberdinak mugatzeko ahalmena ere badu. Machu Pichuko ohian hezeak atzean utzita kostaldera salto egiterakoan paisaia mututu eta basamortua izatera pasatzen da. Peruko kostaldeak Almeria dakarkit gogora baina hemen distira egiten duten plastikoak ez dira negutegienak zabor poltsarenak baizik. Gizakiek sortutako hondakinak han-hemenka ikus daitezke autobusaren leihotik. Gasolina errearen eta usteldutako janariaren...
Read MoreMachu Pichu: eromena abian
Goizeko 4etako iluntasunean, txikitako udalekuetan bezala, gamusinoak ehizatzera goazela dirudi. Ordu goiztiarretan Machu Pichura linterna eskuetan oinez goazenak ehunka zenbatu daitezke. Gehientsuenak gazteak eta ingeles hiztunak dira. Eskaileratan gora Perun nagoela ahaztu dut. Maratoien euforia eta irrikaz denak ia korrikan egin dugu ordubeteko ibilbidea. Lanbroan barrena ziztu bizian kolibri berdeen, enara urdinen, tximeleta erraldoien eta musker despistatuen ondotik pasa gara. Machu Pichu...
Read MoreMotor gainean Ameriketatik
2007. urtean Leonardo Da Vinci programarekin Transilvaniako hiriburuan, Cluj-Napocan (Errumania), PATRIR izeneko bake eta gatazka institutuan egin nituen unibertsitate ondoko praktikak. Ahaztuko ez dudan esperientzia izan zen hura, horregatik Cluj beti izango dut gogoan. Cuscoko ostatuan Cluj berriz ere gogora ekarri didan Mihai ezagutu dut. Mihai izatez Cluj-Napocakoa den arren azken urteetan Kolonia, Sevilla eta Madril aldean egon da bizitzen. Duela ia urtebete lana amaitu eta New Yorketik...
Read MoreMisti sumendia (5.822 metro) ez profesionalentzat
Zazpi urte baino ez nituen nire ama, aita eta anaiarekin Adarra mendi puntaraino (811 metro) lehen aldiz igo nintzenean. Balentria osoa izan zen hura, igoera Urnietako tren geltokitik hasi baikenuen. Hogei urte geroagoa mendizalea izan gabe Arequipa parranda zaleen hiriaren ikurra igotzen saiatuko gara Klaus (bidean egin dudan Rio Grande do Sulgo laguna) eta ni. Motxilan zer eraman: – Kilogramo bateko kanpin denda bat. Geruza bikoitzekoa bada hobe, hotzari aurre egiteko. – Lotarako...
Read MoreUroen parke tematikoa
Lurrean hanka jarri bezain pronto Perun turista gehiegi dagoela igartzea ez da betiere atsegina. Herrialde andetarra ezagutu ala turisten presentziak Peru eraldatu duenaren sentsazioa antzeman daiteke. Askorentzat turistak aberastasun iturri dira eta beste hainbesterentzako berriz biziraupen tresna. Agian horregatik turistak maizegi lepoan saltzaileen hatsa sentitzen dugu. Turismoak transformatu duen leku horietariko bat dira uroen irlak. Titikako lakuan totora ihiez egindako irla artifizialak...
Read More
Iruzkin berriak