Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten...
Read MoreAzken geltokia: Caracas
La bandera autobus geltokiko lurrean, esterillan esnatu naiz. “Zer nolako ongi etorria Caracaseko megapolisera” pentsatu dut. Lekuak ezagutzeko modu bitxi hori aurretik ere probatua nuen. Venezia, Timisoara, Malaga, Istanbul eta Budapest ezagutzeko sistema bera edo antzekoa erabilia bait nuen. Seguruenik hori ez da hiri arrotz batean lurrartzeko modurik aproposena baina merkea izateaz gain paisai urbanoarekin kamuflatu eta etxerik gabekoen konpainiaz gozatu daiteke. Bidaiaren azken...
Read More“Hugo Chavez eta prozesu iraultzailea babesten duten mugimenduak heterogeneoak dira”
“Sozialismo”, “bolibartar” eta “iraultza” hitzak eta Hugo Chavezen erretratuak errepide ertzeko afixetan, kaleko hormirudietan eta janari produktuetan ikusi daitezke Venezuela osoan zehar. Marketing politiko ikusgarri horren atzean ezkutatzen dena ezagutu nahian hurbildu naiz Caracaseko 23 de enero auzora. Han Al son del 23 irrati librean, Aló 23 irratsaioa zuzentzen duen Gustavorekin bildu naiz. Zenbait gaietaz hitz egin dugu auzoko eraikin handi eta mitikoen artean pasiatzen...
Read MoreTepuy Roraima (arabasoen mendi berde-urdina)
Txikitan tepuiei buruzko dokumental bat ikusi nuenean piztu zitzaidan habitat endemiko horiek ezagutzeko ametsa. “Tepui” izenak pemonen hizkuntzan “mendi sakratua” esanahi du. Duela 2 milioi urte sortuak, eguzkia, haizea eta uraren igadurak milaka urte pasa ondoren Sabana Handia sortu eta tepuiak bakartu eta sakabanatu zituzten. Perretxikoen antzera lurretik altxatzen diren mendi hauek altxor ederra dira geologo, botaniko eta zoologoentzat. Bertan, lurrean beste inon existitzen ez...
Read MoreAberri bolibartar sozialistatik
Venezuelan Maracaibotik sartzea nahiko gogorra izan da. Eguzkiak azala kiskali egiten du eta inguruan gasolina edo petrolioarenak dira sumatzen ditudan usain bakarrak. Agian topikoegia gasolinaren prezioa aipatzea, baina begiz ikusita ere sinesgaitza da gasolinak herrialde honetan duen prezioa. Litro batek euroko zentimo bat baino gutxiago balio du. Gasolina prezioak eta Maracaiboko petrolio findegiek azaldu dezakete beraz usainaren lehen inpresio hori. Maracaibo iskanbilatsu eta arriskutsutik...
Read MoreGuajira penintsula eta Wayuu Herria
Kaktusek eta zuhaixka arantzadunek zipriztintzen duten lautada mugatua da Guajirako penintsula. Patagonia eta sabanaren bakartasun basatia ekartzen dizkidate gogora bertako paisaiek. Baina leku hau berezia egiten duen gauza bakarra ez da idortasuna, baizik eta Wayuu Herria. Arawak indigena multzotik datoz wayuuak. Euskaldunak bezala, bi estatutan daude bereziak, Kolonbia eta Venezuela artean hain zuzen ere. Kolonialismo espainiarrak ez zuen sekula mendean hartu ehiza eta arrantzaz bizi zen...
Read More
Iruzkin berriak