Hasiera »
Iker Blasen bloga - Filipinetatik
Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Txorien begiradapean
2011-05-13 // Egunerokoa, Ekuador // Iruzkinik ez
Puerto Lopezko arrantzaleak.
Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntuan kokatzen da Puerto Lopez. Ogibide nagusietakoa turismoa izan arren, Puerto Lopezko arrantzaleak, urteetan egin duten bezala, badiari kolorea eta bizia ematen jarraitzen dute. Goizaldean oraindik ilun dagoenean, arrantzaleak harrapakinak hegaztien zaindaritzapean nola ekartzen dituzten ikusi daiteke. Gizakia naturaren espektakuluaren parte bilakatzen da. (gehiago…)
Lehen urratsa lur tropikaletan
2011-05-10 // Egunerokoa, Ekuador, Peru // Iruzkinik ez
Simon Bolivar Lojan izan zeneko garaia gogora ekartzen duen hormirudia.
Inora ez garamatzan Limako estresak ahituta utzi gaitu. Azken bi hilabeteetan nirekin batera bidaiatu duen Klaus penaz agurtu eta bideari berriz ere bakarrik ekin diot. Hiriburutik erdi ihesi noala sentitu dut. (gehiago…)
Lima ez da ulerterraza
2011-05-06 // Egunerokoa, Peru // Iruzkinik ez
Limako katedrala.
Zaplazteko ederra hartu dugu Lima iritsitakoan. Bidaia honaino astunegia egin zaigu eta hiria iluntzen ari den honetan autobusak hautsez betetako hiri-arteria nagusiaren bazter batean botata uztea zertxobait galduak utzi gaitu. Gainera taxilarien oihu eta bozinek ez digute zer egin pentsatzen utzi. Azkenean taxilari batek tiraka Miraflores auzo “seguru” eta burgesera eraman gaitu. (gehiago…)
Peruko kostalde idorra
2011-05-03 // Egunerokoa, Peru // Iruzkinik ez
Basamortuko dunak ilunabarrean.
Andeak kontinente oso batean zabaltzen den mendilerroa izateaz gain habitat ezberdinak mugatzeko ahalmena ere badu. Machu Pichuko ohian hezeak atzean utzita kostaldera salto egiterakoan paisaia mututu eta basamortua izatera pasatzen da. Peruko kostaldeak Almeria dakarkit gogora baina hemen distira egiten duten plastikoak ez dira negutegienak zabor poltsarenak baizik. (gehiago…)
Machu Pichu: eromena abian
2011-05-01 // Egunerokoa, Peru // Iruzkinik ez
Machu Pichuren postal irudia. Aztarnategia deskubritu zeneko ehungarren urteurrena ospatzen da aurten.
Goizeko 4etako iluntasunean, txikitako udalekuetan bezala, gamusinoak ehizatzera goazela dirudi. Ordu goiztiarretan Machu Pichura linterna eskuetan oinez goazenak ehunka zenbatu daitezke. Gehientsuenak gazteak eta ingeles hiztunak dira. Eskaileratan gora Perun nagoela ahaztu dut. Maratoien euforia eta irrikaz denak ia korrikan egin dugu ordubeteko ibilbidea. (gehiago…)
Motor gainean Ameriketatik
2011-04-27 // Lagunak, Peru // Iruzkinik ez
Mihai Panaman.
2007. urtean Leonardo Da Vinci programarekin Transilvaniako hiriburuan, Cluj-Napocan (Errumania), PATRIR izeneko bake eta gatazka institutuan egin nituen unibertsitate ondoko praktikak. Ahaztuko ez dudan esperientzia izan zen hura, horregatik Cluj beti izango dut gogoan. Cuscoko ostatuan Cluj berriz ere gogora ekarri didan Mihai ezagutu dut. Mihai izatez Cluj-Napocakoa den arren azken urteetan Kolonia, Sevilla eta Madril aldean egon da bizitzen. Duela ia urtebete lana amaitu eta New Yorketik motorrez Amerika osoan bidaiatzeko erabaki hartu zuen. Hauek dira Cusco ederrean milaka kilometro egin ostean Mihaik kontatutakoak. (gehiago…)
Misti sumendia (5.822 metro) ez profesionalentzat
2011-04-22 // Egunerokoa, Peru // Iruzkinik ez
Igoera hasiera: Misti sumendia hodeiez inguratua.
Zazpi urte baino ez nituen nire ama, aita eta anaiarekin Adarra mendi puntaraino (811 metro) lehen aldiz igo nintzenean. Balentria osoa izan zen hura, igoera Urnietako tren geltokitik hasi baikenuen. Hogei urte geroagoa mendizalea izan gabe Arequipa parranda zaleen hiriaren ikurra igotzen saiatuko gara Klaus (bidean egin dudan Rio Grande do Sulgo laguna) eta ni. (gehiago…)
Uroen parke tematikoa
2011-04-19 // Egunerokoa, Peru // Iruzkinik ez
Uroen etxe tradizionalak.
Lurrean hanka jarri bezain pronto Perun turista gehiegi dagoela igartzea ez da betiere atsegina. Herrialde andetarra ezagutu ala turisten presentziak Peru eraldatu duenaren sentsazioa antzeman daiteke. Askorentzat turistak aberastasun iturri dira eta beste hainbesterentzako berriz biziraupen tresna. Agian horregatik turistak maizegi lepoan saltzaileen hatsa sentitzen dugu. (gehiago…)
Titi’kaka irla
2011-04-16 // Bolivia, Egunerokoa // 2 iruzkin
Lupinus generoko lorea eta Titikaka lakua.
La Paz kutsatu eta zaratatsutik ez urrun Titikaka lakua dago, munduan altuera handienan kokatua dagoen ur gozoko lakua. Kostaldetik gertu aimarek Titi’kaka bezala ezagutzen duten Eguzkiaren irla aurkitzen da. Litekeena da irlaren izena Titi (puma) eta Kala (harkaitz) izenen bat-egitetik etortzea. Horrezgain bada lakuaren itxura satelitetik pumarena dela esaten duenik. (gehiago…)
Aimara Herria
2011-04-11 // Bolivia, Egunerokoa // Iruzkinik ez
Aimara buruzagiak udazkeneko solstizioa ospatzen.
Aimarak Boliviako herri indigena nagusietako bat dira. Evo Morales aimaratzat aldarrikatu zuen bere burua presidentzia bereganatu zuenean 2006ean. Egia esan Evo Moralesek ez du aimara hitz egiten eta askorentzat bere burua aimaratzat aurkeztu izana marketin politikoari zor zaio. Estrategia politikoa ala jatorri indigenen aldarrikapena, Evo Moralesek aimara herriarentzat garrantzi historiko handiko Tiwanaku aztarnategiko Akapanako piramidean zin egin zuen presidente kargua. Ordura arteko presidenteek ez zuten jatorri indigenen aldarrikapenik egin. Evo Morales ez da Boliviak izan duen lehen presidente indigena baina aurretik inork lortu ez duen ilusioa piztu du komunitate indigenan, guaranien salbuespenarekin agian. Herrialdearen ekialdean bizi diren guaraniak zertxobait ahaztuak ditu MAS alderdiko gobernuak. (gehiago…)