Komuneko paperean I

Imanol Epelde
0

Komunean

eta

komuneko paperean

            idatziak

komunean irakurtzeko.

 

Ibiltzen ikastea bezain inportantea delako

            ipurdia garbitzen ikastea

eta ibiltzen erakustea bezain inportantea

            ipurdia garbitzen erakustea.

 

Irakur itzazue marrazkiok

            hainbeste desiratuta iristen den

            kaka saio

            crak-a saio

            baten ostean.

 

Eta ondoren

garbi itzazue zuen ipurdiak nire poemekin

            banaka

            behin

            eta

            betirako

                        nik zuen ipurdiak

                        paperik gabe

                        koxka eta miazka ditzadan.

 

Bigarren crak poema ere

            lehenengoa bezain izan dadin.

 

Behin eta betirako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA