• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Erakusketak
by Imanol Epelde
  • Erakusketak

Ez uki Tabacalera!

Imanol Epelde
2007-10-17
1

Gaur Sustatun leitu dut Luistxo Fernandezen mezua. Eta Tabacaleraz gomendio bat eta eskaera bi egiten zituen:
     Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi herritarrei argazkiak ateratzen, edozein komunikabideri uzten zaion bezala.

Aurrekoan idatzi nuen blog honetan erakusketa honi buruz: ikustera joan eta ez zitzaidala gustatu esanez. Gaur gehitu nahi dudana da ikustera joan eta gehien gustatu zitzaidan lanari atera nion argazkia, nahiz eta gero zaindariaren "fotos no" entzun behar izan nuen, "perros no" esaten den bezala. Koadroa ederra da baina alboko deposito horiek gabe asko galduko zuen, ez da ala?

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    27zapata (e)k dio: Erantzun
    2007-10-19, 9:34

    Atzo idatzitakoa irakurri eta ez naiz ba gustura geratu. Pentsatu dut nola izan dezakedan atrebentzia artistaren lana hobeto geratzen dela esateko, deposito horien ondoan. Esan nahi nuena zen, beste askok esan moduan, Tabakelara eraikina oso dela ikusgarria eta erakusketa horretan egiten den ibilbidea bera dela interesgarria eta horrek bakarrik ere merezi duela. Ai ama, ez ahal zait askotan gertatuko zerbait idatzi eta ondoren damutzea… iritziak publiko egitearen arriskuak izango dira.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Parrokiako kanpandorrez dekoratutako Arraioenea2007-10-16
Komuneko paperean III2007-10-19
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA