• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Erakusketak
by Imanol Epelde
  • Erakusketak

Arte herdoila

Imanol Epelde
2007-10-26
1

Asko gustatzen zait bertatik paseatzean hodiei begira gelditzea. Jose Antonio Legorbururen lana da eta “Hodiak hodiari dei” du izenburu. Deia berriz Anjel Lertxundiren hitzez dago egina. Hodietan euskarazko eta gaztelaniazko esaldi solte eder eta ugari daude idatzita. Edo zeuden. Ze herdoilak jan ditu ia esaldi guztiak salbu eta bi.


·Ante las grandes verdades, dos pasos atras.

·Ez dugu haberik, ez dugu sustengurik eta hala ere, etsipenean sendo bizi behar.


Ez dakidana da artistak lana berritzea nahiko lukeen (hitzak-eta berridatziz) edota eguratsak bere lanean eragina izatea aurreikusten zuen eta horretan utzi nahiko lukeen lana. Biak dira posible: kalean arte lanak jarri eta jendeak harrika txikitu zituela jakitean berria kiroltasunez hartu zuen artista hark bezala (jendearen interakzioa bilatzen zuela esanez) edo urtean bitan konpontzen dituzten zarauzko malekoiko kubo antzeko lan horiek bezala.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    Antuan (e)k dio: Erantzun
    2007-10-29, 21:36

    Manolo, hauek Zautzan al zabek? Joer holako martxan lotsa emango ziguk zuen herrira joateak, badirudi herri-erakusketa bat dezutela.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Komuneko paperean IV2007-10-24
Neguz dekoratutako Arraioenea2007-10-29
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA