Bai, guk ere maite zaituztegu, eta asko gainera. Egun batzutan Arraioenea zintzilikatu ezinik aritu gara baina hemen gatoz berriz, oraingoan maitasunaren soineko gardena jantzi eta bilutsik egin genuen irratsaioarekin. Jende asko maite dugu. Baina oso gutxitan irtetetan da gure ahotik "maite zaitut". Irratsaioa aprobetxatu genuen maitasunaz mintzatzeko, maite dugun jendeari maite dugula esateko eta entzulea ere horretara animatzeko.
Irratsaioa entzuteko k(i)lika nazazu HEMEN!.