Ba al daukazue zuek galtzerdiak irensten dituen zapatarik? Nik bai eta ez dakit zergatik irensten dizkidan zapata pare horrek bakarrik. Alegia, galtzerdiak jantzi, zapatak lotu eta oinez hasten naizenean, galtzerdiak oin barrura sartzen zaizkit bi pausu ematerako. Eta gero tiraka aritu behar izaten dut beti galtzetinetatik. Ba al dakizue zergatik gertatzen den hori? Benetan diot, ni saiatu naiz misterioa argitzen baina wikipedian ere ez dut ezer aurkitu. Laguntza!
2 Iruzkin
Ezin dut sinistu. Aurrekoan bilboko kaleetan zehar oinezean nenbilela, ni eta nire niarekin, nire galtzerdiek oinaren inguruan zuten helburua betetzeari utzi zioten. Oinetakoek galtzerdia jan zidatela, alegia, zuri bezala.
Une horretan, ni eta nire nia hizketan hasi ziren eta aspaldian jantzi gabeko oinetako haiek sentiarazi zidatena, hau da, galtzerdia muturreraino aurreratzea eta oina biluzik geratzea non edo non inmortalizatu behar nuela sentitu nuen.
Duda neukan norbaitek ulertuko lukeen sentsazio hori. Gertatu askori gertatu zaie, baina sentitu?? Eta hori nunbaiten idazteko edo kontatzeko beharra sentitu? Ikusten dut badela jendea. Bagarela jendea.
Kosk-kosk. Ñam-Ñam. Galtzerdi dastaketa zapatodosen!
mmmm aukera posible ezberdinak daude……zapataren kontra irauli zaitezke eta galtzerdi luze batzuk belaunetaraño igo…. halare jaten jarraitzen badu …. hankapelotaren gañean lotu lokarri batez futbolariek egiten duten bezela…. agian … zapaten askatasunaren aurka arituko zara…. baña galtzerdiaren duintasunaren alde ere bai aldi berean… edo agian zapaten askatasunean sinetsi eta zapatak beraiek nahi duten bezela galtzerdi gabe luzitzen utzi behar diezu… ez jantzi galtzerdian zapaten askatasunean sinisten badezu…. eta… beldurtia bazara eta gerrarik nahi ez baduzu zapatekin …. ez itzazu jantzi!…. eta oso koldarra bazara…. eta oraindik ere zapaten haserrearen beldur bazara…. bota zapatak zakarretara eta zure bizitzatik ezabatuko dituzu…. baña orduan gerra zure kontzientziarekin hasiko da…. baña lasai honek ez du denbora gehiegi irauten!!