Hartu dut arnas. Dutxatu dut barrua. Hustu ditut kaikuak, sexu jolasa gehiago nahi eta ezin izateraino.
Hilabete bat dut aurrean. Herriko mendizale elkarte bati buruzko liburua agindu zidaten eta urte amaierarako amaitua nahi nuke; gelditzen zaizkit elkarrizketa batzuk egiteko, artxiboak irakurtzeko, argazkiak aukeratzeko… Abenduko jai egunetan egin behar ditut denak, lan orduetatik kanpo. Eta horrek izutzen banau ere, liburu ederra aterako da.
Behin berriro esan badut ere ez naiz hala ere horrelako lan gurdia eramatera makurtuko gehiago. Hau bezalako asteburuak nahi ditut, gehiago irakurri eta idatzi nahi dut, gehiago aspertu eta busti bizitzaz.
Ze hilabete honetan beste erronka bat ere badut edo badugu: Putzuzulo amets fabrikan antolatu dugun Euskarastea. Egitarau eder honekin. Animatzen?
2 Iruzkin
Itxura ederra dik euskarasteko programak, ein duzue ta ein berko duzue lan ederra. Ia denborarik hartzen degun bertatik buelta bat emateko.
Ondo izan!
bai, animatzen naiz. Eta animo zuri ere, lan mordoxka bat duzu eta aurretik!! Denak ondo eta garaiz eginez gero, Olentzerok opari doblea ekarriko dizu!