Luzea da bidea

Imanol Epelde
4

Eta motza geratzen zaidan denbora. Pagoeta mendizale elkarteak 50 urte betetzen dituela eta hor ari naiz 50 urteko historia eta hori baino lehenagoko kontuak biltzen. Siesta ere ez dut lasai egiten mendiak, mendizaletasunak eta Pagoetak obsenionatuta. Hurrengo astean entregatu behar dut lana, testua gutxienez, eta hor ari naiz tontorra noiz helduko… Baina elurtua dago bidea eta urrun ikusten ez badut ere gurutzea, pausu bakoitza pisu zait.

Lagundu nahi didanak,
    a) bidali dezala 27zapata@gmail.com-era Pagoetarekin zerikusia duen bere pasarteren bat, edo argazkiren bat edo pago ostro bat.
    b) etor bedi nire etxera masaje bat ematera, bizkarra eserita egotearen egoteaz minduta daukat eta
    c) Pagoetara nor animatzen da egun hauetakoren batean igotzera?

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA