Nik ere maite zaitut, Bone!

Imanol Epelde
4

Oso komiki gutxi irakurtzen ditut. Nahiz eta egunero irakurtzen ditudan egunero De rerum natura eta Xakilixut Berrian. Goraintziak biei hemendik (eta batez ere Xakilixuti, batzuetan Berrian Xakilixutik egongo ez den eguna noizbait iritsiko dela amesten dut, amesgaiztotzen dut eta…). Baina bueno, oro har, eta egunkarietakoez aparte ez naiz komikiak irakurtzen aritzen. Salbu eta azken aldian. Prousten irakurketa astunak Bone izeneko komikiarekin arintzen nituen eta nola gainera.

Niri behintzat apartekoak iruditu ez arren irakurtzen hasi eta gelditu ezinik aritzen nintzen istorioak nola segiko zuen jakin gosez, irribarrea ezpainetan. Boneren lau komiki liburu irakurri ditut eta edozeini gomendatzen dizkiot laurak bata bestearen segidan irakurtzea. Ondo pasako du. Nik etxean dauzkat laurak. Norbaitek nahiko balitu eskatu eta utziko dizkiot. Eta segun eta nor den, igual eman ere bai. Behin Manolo Urbietak esan zidan bezala liburuak ez direlako uzten, eman baizik, liburu bat emanda lagun berri bat egiten delako.

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA