Tik-tak, tik-tak, tik-tak
Tik-tak, tik-tak, tik-tak
…
ondo bizi garen, ez garen, denborarekin neurtzen da sarri.
Denbora azkar pasatzen bazaigu, ondo bizi garen seinale!
Horrekin zer adierazten dugu,
hemen bizitzeko ditugun
egun gero eta gutxiagoengatik pozten garela?
5 Iruzkin
Proba iruzkinak!
Kaixo!
Zmz?? bueno ilabete bat baino eun bat gutxio,…ta zure urtebetezeak, jaj…31 urte in ber dituzu…asko?jaja
ya sabras kien soy, no? ain zaila ez da..e imanol!!jaja
…. ba bai…. eta ez al litzateke hobe egunak mantxo pasatzea izatea ondo bizitzea? horrela egunez gehiago gozatzeko… baina horrelakoak gara… gai gara bizi oso bat 7 egunetatik 5 azkar pasatzeko gogoz bizitzeko. lanegun baten bukaeran… pattalago egoten gara hurrengo egunean lana dugulako… egin nahi ez dugun zerbait…azkar pasatzea nahi dugun zerbait… eta hori 7 egunetatik 5etan gertatzeak… uf … ez ote gara gustuko ez dugun bizi ereduan bizi? nola da posible 7 egunetatik 5 bizitzeko gogorik ez izatea? 5 egun ilun… 2 egun horien zain? …. astebarrua ala asteburua ia berdin izatea lortu dut neurri handi batean azken urteetan… iada ez dut ostiraletako subidoi hori gehiegi nabaritzen …. eta aldi berean igandeetako bajoia ere aspaldi sentitu ez dudala. Ia beti irrikaz itxaroten diot hurrengo egunari… nire egun bakoitza bizitzeko gogoa dut… eta ez 7tik 5 kentzeko asmoa… eta egia esan orduztik zoriontasunean asko irabazi dut!! bizitzaren %29az bakarrik gozatzea ez al da tristea? asteko 7 egunetatik 5 gustoko ez dugun zerbaiti eskaintzea…. ez dut 70 urtera iritsi eta nire azken 40 urteetako 30 gustuko ez dugun zerbaitetan alperrik galdu ditudala ikusi nahi… BEHIN BIZIKO BAGERA…. BIZI GAITEZEN!! BIZITZERA JOLASTEN!!
Hoi dek eta! Jolas gaitezen egun hau azkenekoa izango balitz bezala! Une bakoitza, astun joanarren, miresten. Joe! Hau dek hau bizitzeko gogua! Honek bai duela Xarma!