Tren zaharraren gurpil herdoilduak jarri dira martxan.
Hasieran poliki, gero kriston martxan,
abalantxan.
Leihotik paisaia gero eta aldakorragoari egon naiz so;
tunel batetara heldu garen arte.
Ez dakit tunel amaieran ikusi dudan argia
tunelaren amaierarena zen ala bizitzaren amaierarena:
Kontrako norabidean datorren trenaren argia izan baitzitekeen.
Heriotzarako prestatu naiz besaulkian:
Eskuak potroetan sartu eta hankak luzatu nahi izan ditut.
Aurrean dudan atso puta honengatik ez balitz!
Jo eta jarri ez ditu ba konprak gure hankartetan!
Hola ari da irakurtzen gainera, 16 urterekin ere itsusia
izango zen atso ezpainzabal hau!
Seguru fatxa zela. Eta dela. Fatxa lerdo inpertinente bat,
begiratuan nabari zaio bati zein karnet daraman.
Usteldua du berak: saldua. Eta salmentan.
Bere semea ere salduko luke subastan
zilarrezko eraztunak urre bihurtuko balitzaizkio.
Mila aldiz entseiatutako pistolero plantan
atera dut petaka txaketatik.
Eta hiru-lau aldiz egin dut tiro. Eztarritik behera.
Ederra zegok whisky hau!
Aiba! Ikusi al duzue nola begiratu didan atso urde honek?!?
-Hik ze ostia begiratzen den?
-…
-…
-…
-…
-iiiii, iiii, iii, ii, i, ii, iii, iiii, iiiii…
-Baina ze ostia ari haiz atso puta hori! Barrez ala negarrez?!?
-iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii…
Ozta-ozta zutik jarri eta egin du ihes. Negarrez.
Zankadilla bat egon naiz jartzekotan,
baina hori, hori pasatzea izango zen.
Hankak bere besaulkian jarri eta atsoaren konpretan topatutako
Kas Naranja ireki dut, pixka bat lasaitzeko asmoz.
-Klik!
-Glub! Glub!
-Ahhhhhhhh…
-Gluuuuuuubbbbbbbbbb!
Eta dagoeneko bagoiaren beste puntan dagoen puta saldu hari,
kasu egin diot publizitate merkeetako irribarre felixianoz besoa jasota:
–Hooolaaaa!
2 Iruzkin
proba
epelde ez diazu agregau ber:
(lydia-estrella@hotma..) ba ez agregau, iual zait….textu politta…
Agur.