Kuriosoa da itzala!

Imanol Epelde
0

Bertsolari idazle batek liburua argitaratu zuenean aitortu zuen Paco Ignacio Taiboren irakurle amorratua zela. Ordutik eduki dut bere libururen bat irakurtzeko gogoa. Eta 2008ko lehen egunei ohostu (edo erregalatu?) dizkiet ordu batzuk Sombra de la sombra irakurtzeko. Gustura irakurri dut liburua! Azkar. Mexikoko Iraultzaren ondorengo urteetan kokatzen da istorioa, 1922. urte inguruan. (Okasioa aprobetxatuz, agurrik beroen tokaioari, Zapatari).


Poeta bat, kazetari bat, abokatu bat eta txino mexikar bat dira protagonista, Estatuaren eta enpresen zakurkeriei aurre egiten saiatzen diren protagonistak guztiak ere.
Gehiago jakin nahi baduzue, zuen eskura daukat liburua. Eskatu besterik ez duzue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA