Horregatik ez ziren izan aurreko ostegunean Egunkariaren aldeko elkarretaratzean herritar eta herri ordezkari asko. Periodikua leitzen dutelako. Itxi zuten egun berean ere periodikuarekin gosaldu zuten, eta hurrengo egunean Egunkariaren itxieraz periodikuak informatu zituen, eta gosaltzen segitzen dute periodikuarekin. Haientzat periodikua bakarra delako. 1936ko irailaren 14an faxistek Donostia garaitu eta hurrengo egunean titular hau zekarren periodiku bera.
"Como deciamos ayer… BUEN TIEMPO".