Aspaldian egin nuen arroz ramadama, 2006ko urte hasieran edo izango zen. Erretzeari utzi nahi nion eta mila modu eta trikimailu probatuak nituen ke arteak uzteko. Ezin ordea. Arroz ramadamarekin lortu nuen. Ederki kostata. Arroz ramadama honetan datza: 10 egunetan arroza eta arroza bakarrik jatea barruak garbitzeko. Arroza gosaritan, arroza bazkaritan, eta arroza afaritan. Eta arroza diodanean arroza bakarrik da: ez olio, ez tipula eta ez ezer. Horrelako errezetarik ez da ageri sukaldea.com-en, baina bai nire etxean.
Arroza digestioa egiten lan gutxien ematen duen zereala omen da. Horregatik da ona gorputza garbitzeko. Eta arima purifikatu eta indartzeko. Ez da erraza penitentzia baina aurrekotik onik atera nintzen eta indartua. Beste horrenbeste egin nahi dut oraingoan ere: hemendik uda arteko asmoei gogor eusteko.
Kontua irautea da. 10 egun asko dira. Larunbatean kontzertua dugu Zumaian eta astelehenean lanera hasiko naiz. Lanerako buelta gogorra izango da bestela ere, ba pentsa aste osoa arroz janean egin behar badut…
1 Iruzkin
Aupa hi,
Hainbeste arroz janda, suposatzen diat 10 egunean ez diagula “Komuneko paperean” ataleko mezurik, purifikatuz gain lehortzaile fama ere ba omen dik eta arrozak!
Aioo!