Eta horietako asko liburu honetan azaltzen dira. Gabriel Garcia Marquezen 100 urte luuzeegia egin zitzaidan eta liburu honek hasieran inpresio motela egin zidan. Baina ederra da liburua. Oso. Eta gustura irakurri ditut, ederki harilkatzen eta desbrikatzen dituelako bizitzak interesgarri eginez, bakoitzaren miseri eta abildadeekin, egiatasun handia emanaz kontakizunari. Eta nahi ez bada ere norberak bere burua ikusten du pertsona batean ez bada bestean islatuta. Gabriel Garcia Marquezek liburu osoa behar izan du maitasuna definitzeko. Guk bizitza osoa beharko dugu, gu ere liburu bat idazten jartzen ez bagara behintzat.
7 Iruzkin
Benetako maitasuna…
ezer ez jasotzeko beldurrik gabe dena eman,
ez haiz gure garaikua,
Florentino Ariza.
Aizan Fermina! Hi ere gustora ibili haiz ba batekin eta bestearekin… nola maitemindu bestela, maitasun hori egiazkoa dela sinisten ez bada…
uf! ba ez dakizu ze erraza den gezurretan maitemintzea!! Eta ze momentu onak ematen dituen…
Nik eman diat dena,batekin ta bestearekin,
beti uzta jasotzeko esperantzaz, ordea.
Sinestuta ere, salerosketak ez dik maitasunarekin zerikusirik.
Biziko al diagu guk sekula gau bat baino luzeagoa liteken amodio istoriorik?
Eta ari gerala…Georges Bataille ezagutzen?
Bizitzen ari naiz ni gau bat baino askoz luzeagoa den amodio istorioa. Eta ez da beti arrosa kolorekoa izaten. Sinistaidazu. Baina ederra da.
Eta ez, ez dut ezagutzen Georges Bataille. Wikipedian aritu naiz begira eta… gomendatzeko libururik bai?
Bejondeizula!
Nik oso gustokoa dut G. Bataille, nahiz eta oraindik asko falta bera ondo ezagutzeko, agian hortxe gakoa…
Ari garenerako, “El erotismo”.
Eta gomendio bat ematekotan, lehenbizi Antonio Campillo-ren “Lo que entiendo por soberanĂa” aukeraketarekin hastea. Hemen duzu sarrera: http://webs.um.es/campillo/miwiki/doku.php?id=lo_que_entiendo_por_soberania
11. orrialdean daukazu mokautxoa.
Asko gehiago ezin gomendatu, asko gehigo ez baidiot letu…
Ah, eta milesker berriz ere irakurtzeko grina pizteagatik.
eskerrik asko zuri, emandako aholku eta gomendioengatik. Irakurriko ditut gomendioak. Ez orain-oraintxe baina bai laster. Eta komentatuko. Aurrera!