Bizitza errotikoa

Imanol Epelde
0

Orain egun batzuk idatzi nuen pelikula erotiko onen bila nenbilela, izenburu bila. Ez nekiela nondik hasi, zein ikusi, eta batez ere zeinekin ez galdu denborarik. Eta 10 pelikula onenen zerrenda osatu nahi nuela. Blogeko erantzun kopurua ikusita, zero, hauek dira nire konklusioak:

  1. Nire bloga ez du ia inork irakurtzen
  2. Nire blogak baditu irakurleak, baina pasiboak dira. Irakurri bai baina parte hartu nahi ez duten horietakoak
  3. Nire blogak baditu irakurleak baina, dexentek aitortu didaten bezala, errorea ematen die beti erantzuna ematerakoan.
  4. Nire bloga irakurtzen dutenek ez dute idearik pelikula erotikoei buruz
  5. Nire bloga irakurtzen dutenek badakite zein pelikula aholkatu baina lotsa dira.


Hipotesiak hipotesi, dena ez da hain kamutsa izan, bi mezu jaso baititut korreoan. Batek pelikula bat gomendatu zidan, klasiko bat: Garganta profunda. Eta beste batek pelikula erotiko-pornografikoak aholkatzen zituen webgune bat: k(i)likatu hemen. Ez da asko, baina nondik hasi badaukat orain behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA