• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Komuneko paperean
by Imanol Epelde
  • Komuneko paperean

Komuneko paperean XXIII

Imanol Epelde
2008-04-16
1

Nahiago dut izan

berdea

arrosa beltz puntuekin

laranja argia, iluna, distiratsua

gorria

urdina orbain horiekin

beltza

beltza

beltza

Zuria izatea baino.

Gustatuko zaizkit edo ez

beldurtuko naute edo ez,

maiteko

loriatuko

gorrotatuko ditut edo ez.

Baina zuria dena

etxeko horma txuria bezala

inprimatu gabeko orria bezala

hutsik dago:

ez da ez hotza ez epela

ez kabroia ez laguna

ez lapurra ez eskuzabala

Ez da ezer: zuria bakarrik.

Herri honetan zuriegiak gara hori horrela ez dela konturatzeko.

Gureak hondartza zuriegiak direla ez konturatzeko.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    xarma (e)k dio: Erantzun
    2008-04-17, 15:45

    mundu koloretsua jende koloretsuarentzat….. ala jende koloretsua mundu koloretsuarentzat…. edo agian jende koloretsua mundu zuriarentzat…. edo jende zuria kolorez beteriko munduarentzat….

    edonola ere…. bizipoza!!!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizitza errotikoa2008-04-15
Gure super heroi bakarra2008-04-18
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA