• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Komuneko paperean
by Imanol Epelde
  • Komuneko paperean

Komuneko paperean XXIV

Imanol Epelde
2008-04-22
1

Visarekin batera gordetzen dut

denbora karteran

eta ateratzen dudanean

kajero automatikoetara

joan behar izaten dut,

sudurretik sartzera.

Eta orduan, komisioak

kobratzen dizkit bankuak.

Interesekin.

Denboraren merkatuan

zilar kolorez eskaintzen direlako

ofertak

eta erregalorik gozoenak korapilo

konplikatuegiekin biltzen dituztelako.

Horregatik esnatzen naiz

egunero,

goizeko hiruretan

katilukada bat esne hartzera,

konflexekin,

konflexak

inoren aginduetara dabiltzan

txalupak direlako.

Eta txalupa bakoitza

bidaia bat delako

egiten dugu hegan

konflexak janez.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    xarma (e)k dio: Erantzun
    2008-04-22, 16:25

    gu bankura joan sudurretik sartzera eta haiek komisioa kendu…… txukunak jartzen dituk gure arrastoetako kondarrak hartzen!!!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gure super heroi bakarra2008-04-18
Urpekariz dekoratutako Arraioenea2008-04-24
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA